Herriz Herri - Azkaine (L) | 2025eko Ekainaren 19a

"Bizkarsoro" filma - Koru kontzertua

"Bizkarsoro" filma
Bizkarsoro%20filma

"Bizkarsoro" filma

Ekainaren 19an ostegunez (19:00), oraindik ikusi ez dutenentzat edo beste behin ikusi nahi dutenentzat, "Bizkarsoro" filma emanen da Gaztetxean. Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatu ekimena da hau.

Koru kontzertua

Ekainaren 24an (21:00), Goraki koruak kontzertua emanen du elizan. Sartzeak 12 euro kostako du 16 urtetik gorakoentzat. Txartelak turismo bulegoan salgai dira, edota kontzertu egunean, tokian berean (20:15).

Email Facebook Twitter LinkedIn

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016