Hegoaldean | 2025eko Ekainaren 19a
Euskadiko industria plan berria
A.E.
Euskadiko Industria Plan berriak kalitatezko enplegua sortzeko asmoz 15.900 milioi euro mobilizatu nahi ditu. Imanol Pradales Jaurlaritzako lehendakariak Euskadiren historiako pario handiena dela azpimarratu du. Gisa berean, erabaki ausartak hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du. Euskadiko Industria Plan berriaren baitan, Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro inbertituko ditu. Hori bakarrik ez, sektore pribatutik 12.000 milioi euro lortu nahi ditu. Industria Planakhiru ardatz nagusiditu: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutiago sortuko duena.
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren arabera, Industria Planaren helburu nagusia etorkizuneko belaunaldientzat kalitatezko lanpostuak sortzeko oinarriak ezartzea da, enplegu egonkorra eta ongi ordaindua.











