Herriz Herri - Banka (NB) | 2025eko Ekainaren 19a
Heriotze
Heriotze
Biga ukan ditugu aste bat barne. Lehena Sallaberry Jean, 91 urte zituen, gizon ixila eta langilea, bere bizia emana zuen Montanan 60 urtez, Goiti arrantxoan.
Bigarrena Vannesson Suzanne, 96 urte zituen. Gazterik etorri zen Ihintza sendalekurat, gaitzen artatzeko. Ondorioz, bere bizi guzia horrela egin du. Erizain biziki estimatua zen.
Dolumin bizienak eskaintzen dizkiegu hunkiak izan diren bi familieri.
Herriko bestak
Ekainaren 27tik 30era izanen dira.
Ekainaren 27an: afari herrikoia, Gau Bele taldeak alaiturik. Afaltzeko, izenak eman: 07-82-94-79-89.
Ekainaren 28an: mus lehiaketa ezkerparetan (10:00). Izenak eman: 07-82-94-79-89 ekainaren 24a aitzin. Izanen da jateko eta edateko.
Ekainaren 29an: Meza klikak alaiturik (10:30), kantaldia elizan (17:00). Ondotik, talo-zingar gaualdia ezkerparetan, Menditarrak-ek alaiturik.
Ekainaren 30ean: xaharren atsalaskaria Erregina ostatuan.
Aitzinetik besta on deneri.




