Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Sokorri Katolikoa
Sokorri Katolikoak kanpaina berezia eramanen du azaroaren 16tik abenduaren 31ra. Kanpaina hortan bildu emaitzek ekintza asko lagunduko dituzte hemen berean, Frantzian edo beste nunbait munduan. Elgarrekin mintzatzeak, baztertua eta behar gorrian izaitea zer den ulertzea laguntzea du helburu. Elkartekoek esplikatuko dute ere nola lan egiten duten kasu hortan diren jendeekin.
Uhaldia baserrian azaroaren 16an
Julie...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Olerkia
Huna Emazteek Diote elkartearen desegitearen karietara, Txomin Hegik idatzi olerkia:
Emazteek Diote elkartearen omenez
Emazteen faborez nahi nuke kantatu
Bertso bat edo beste hemen plazaratu
Ene harrokeria aurretik barkatu
Hitza ez nuke nahi monopolizatu
Zuen elea aldiz hotsez sustengatu.
Emaztea askotan gizonen...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Elizaberrin: zaharra berri!
"Moustache" deitzen zen Elizaberrin ostatua atxiki zuen azken ostalerra. Hark utzi zuelarik gazte elkartea sortu zen toki horren dinamika atxiki nahian. Bainan ez zuten lortu.
Berriki bost bikote elkartu dira ostatu horren erosteko eta arraberritzeko. T3 heineko apartamendu bat egin da gainean, arteko mailan lau ganbaretako koloka eta azpian ostatua da.
Hara nor diren bikote horiek: Maritxu eta Christophe Duclau, Véronique eta...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Emazteek Diote
Huna Emazteek Diote elkartearen desegite bilkuran Jane militante sutsuak irakurri testua:
"Egun on, gaur gomitatu zaituztegu elkartearen desegitea ospatzeko bainan gehienbat emazteen alde eraman borroken ospatzeko, eta elkarteko emazteek ausardiaz alor anitzetan eraman dituzten borroken ospatzeko. Gizonek ere beste balore batzu eskura ditzaten jendarte hobe baten alde borrokatu gira.
Beraz gure elkartearen desegitea alaiki ospatzen dugu....
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Kontseiluko bilkura (bukaera)
Energia berriztagarrien apailatzeko eremuen finkatzea helburu zuen kontzertazioa eraman da herriko gunean eta ez du nehork deus erran. Hara beraz nola ikusiak diren eremu horiek. Geotermia, iguzki termikoa eta fotovoltaikoa denetan egin daitezke, aldiz itzala egiten duen fotovoltaikoa parkin batzuetan bakarrik, lurreko fotovoltaikoa Hazketako hondartegian, egurrarekilakoa hiri barnean. Delibero horren berri emanen da behar den guneetan....
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Kontseiluko bilkura
Herriko kontseiluaren bilkura irailaren 19an iragan da. Bilkura bera hasi aitzin Izpindar Ekindar elkarteak aurkeztu du bere funtsa: elektrizitatea ekoiztea norberarendako eta besteendako, merkeago eta tokikoa. Proiektuan pertsonak sar daitezke bainan ere herriak. Hazparne barne da. Ondorioz hautetsien parte hartzearen kopuruaren arabera elkarteak Europatik diru laguntzak ukan ditzake. Hautetsi bakotxari deia luzatua izan zaio.
Parte hartzera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016