Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Libertimendua
Hazparnen iragan da aurtengo azken Libertimendua. Gaitzeko arrakasta ukan du. Erran behar da dena ederki prestatua zela: dantzariak, antzerkilariak eta bertsolariak. Miren Artetxe eta Mizel Mateoren bertsoak finak eta lagungarriak izan dira gazteek irudikatu eta aipatu gai guzien ulertzeko.
Hala nahas-mahas eta zonbait ahantziz zer gai aipatu den; baziren Hazparne aipatzen zutenak bainan ere auzo herriak: Puyo agentziak galdu telekomandak eragin...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a
Herriko kontseilua
Herriko kontseilua martxoaren 20an bilduko da Elgar Zentroan (20:00). Gai nagusia buxeta izanen da: jazkoaren onartzea eta aurtengoaren bozkatzea. Haurtzaindegiko aurrekontua, 2025eko diru laguntzak ere deliberatuko dira. Ondotik giza baliabideak, kultur astearen aurkezpena eta beste... Nahi duenari idekia den bilkura.
Ganer hustea
Eclosion dantza eskolak ganer hustea apailatzen du martxoaren 23an igandez...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Arno feria
Bazen mugimendu iragan asteburuan "Les vins de Vincent" deitu sotoaren inguruan. Alabainan bere hamabost urteak ospatzeko gertakari berezi bat apailatua zuen Vincent Damestoy soto zain famatuak. Duela zonbait hilabete, Hazparneko gunea ideki du, enpresaren bulego, puska bilgune eta saltegi gisa erabiltzen duena. Bi egunez, Frantzian barna ezagutzen dituen sotoak eman ditu ohoretan eta jendea gustura egon da arnoa jastatzen.
Erran behar da Hazparnen...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Ongi bizi etxean
Martxoaren 27tik goiti bost ostegunez (10:00-12:00), Elgar zentroan, Herriko Sozial Zentroak antolatzen du 55 urtez goiti duten herritarrentzat elgarretaratze sail bat. Elgarren artean mintzatuz eta profesional batzuen laguntzarekin etxean hobeki bizitzeko moldeak ikertuko dira: etxearen apailatzeko kontseiluak, "perturbateurs andocriniens" deituak, energia xahutzeak eta laguntza teknikoa. Saila orori idekia da, kitorik. Tokiak mugatuak izanki izenaren...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Ihauteriak
Martxoaren 1ean emana da hitzordua (15:30) Lapurdiko plazan, Ihauterien pestan parte hartzeko. Desfilea, joaldunak, dantzariak, musikariak, ziganteak, Zanpantzar, Zortzi taldea eta nahi duen oro bistan dena, aurkituko dira karriketan ibiltzeko. Zanpantzar auziaren ondotik erreko da urtero bezala eta gero jan eta edaten ahalko da horren ospatzeko.
Arratsean, Ttattolan 20:00tarik goiti kontzertuak izanen dira Katu Bazka eta Kibule...
Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 20a
Hondakinak
Apirilaren 2tik goiti erabili beharko dira etxeko hondakinen biltzeko ezarriko diren untzi berriak. Jende askok ez omen du oraindik idekitzeko "badge" delakoa eskuratua. "Badge" horiek ez dira norberaren kontrolatzeko eginak bainan untzia zer heinetaraino betea den jakiteko. %70a betea izanen delarik, Elkargoko langileak husteko apailatuko dira. Egin molde berri hori eraginkorra izan dadin bakotxak bere partea egin behar du. "Badge"-a ez dutenek Elkargoak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016