Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
Urkoi auzoa ohoretan
Lehenik berriki, Frantziako muslari txapeldunak atera dira Philippe eta Michel Ondarts anaiak Hiriburun iragan den zoingehiagokaren finalean. Larrazkenean Argentinara joanen dira munduko txapelketan parte hartzeko. Zorionak!
Auzoko pestak: urtero bezala sasoineko lehenak dira Hazparnen. Izigarriko arrakasta bildu dute azken denbora hauetan bezala. Komitearen buru plantatu diren emazte gazte batzueri esker dela erraiten da....
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 24a
Laguntzak kirolariendako
Kontseiluko azken bilkuran deliberatu zen goi mailako kirolarientzat laguntza baten emaitea. Huna zer baldintza bete behar den:
- Hazparnen bizi
- Kirola amatur mailan egin
- Bakarkako kirola egin
- Eskualde, nazional edo nazioarteko zoingehiagotan parte hartu eta federakuntzak bide gastuak ez pagatu
Urtean 500€ emanen dira. Hortarako kontratu berezia izenpetuko da.
Kontseilari guziak alde agertu...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Kontseiluaren bilkura
Iragan kontseiluko bilkuran aipatu ziren ere 2025ean emanen diren diru laguntzak. Elkarteeri eman laguntzak ez dira emendatuko salbu usaiaz kanpoko zerbait apailatuko duten batzueri: Ascèse koroa, Hazparneko danborrada, Urtsu Mendiko gazteria eta "La Pyrénéenne" kurtsaren antolatzeko.
Aldiz ezinbesteko laguntza batzu badira, hala nola ikastetxeeri eskolatu haur bakotxarentzat eman beharrak. Horiek emendatuko dira, 2018az geroztik ez...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
Kaperaldi
Jaz arrakastatsua izan zela eta, Herriko Etxeak aurten ere berriz antolatzen du Kaperaldi astea. Izenak dioen bezala, Bihotz Sakratuaren kaperan iraganen da apiril huntan. Huna egitarau xehea:
- Apirilaren 11, ostirala: (20:00) musika klasikoa: Arnaga laukoteak emanen ditu XVIII. mendetik orain arteko garaian hautatu dituen musika batzu: 2 bibolin, alto bat eta biolontxelo batek osatzen dute laukotea.
- Apirilaren 12a larunbata: (15:00) bisita...
Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 03a
Herriko kontseilua
Martxoaren 20an bildu zen kontseilua buxetak bozkatzeko. Erran behar da oposiziotik hautetsi abertzalea hor zela eta beste zerrendako bat. Auzapezak jakinarazi du ere,Inchauspe jaunak, auzapez ohiak, Euskal Elkargoan duen aulkia uzten duela eta Stéphanie Perez andereak ordezkatuko duela.
2024ko kondu administratiboa onartu da gero, oposizioa abstenitu da. Funtzionamenduan irabaziak %11,5ez emendatu dira: 7.829.530,56€; xahutzeak aldiz %5,6z:...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Libertimendua
Hazparnen iragan da aurtengo azken Libertimendua. Gaitzeko arrakasta ukan du. Erran behar da dena ederki prestatua zela: dantzariak, antzerkilariak eta bertsolariak. Miren Artetxe eta Mizel Mateoren bertsoak finak eta lagungarriak izan dira gazteek irudikatu eta aipatu gai guzien ulertzeko.
Hala nahas-mahas eta zonbait ahantziz zer gai aipatu den; baziren Hazparne aipatzen zutenak bainan ere auzo herriak: Puyo agentziak galdu telekomandak eragin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016