Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Mintzalagun
Aurten AEKk Mintzalagun taldeak abiatuko ditu Hazparnen. Horren helburua euskaraz mintzatzeko parada guti dutenek kalakarako prest diren herritarrekin kontaktuan jartzea da, astean oren batez denek adostu lekuan. Irakaslerik ez, prestaketarik ez, solasaldi libre eta naturala.
Parte hartzeko izena eman behar da Interneten bidez, disponibilitateak emanez:
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a Dominique Errecart erretoraren erretreta Dominique Errecart apeza, Hazparneko eta Frantses Dardan parropiako erretora erretretan sartu da. Horren karietara, Beñat Soulek egin dazko bertsu hauek eta parropiako multxo batek kantatu dazko irailaren 17an meza bururatzean. Dominique Errecart apeza erretretara Larresoroko herriak zuen izan egun arraroa Liliania etxe maitean alegeratu giroa...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Dominique Errecart erretoraren erretreta
Herriz Herri | 2025eko Agorrilaren 07a
Xapitalia berriz obretan
Hiru aldi nagusi ikusiak ziren kirol zelaiaren arraberritze proiektuan. Lehena bururatua da lau aldagela berri eraiki direlako.
Bigarren aldia abiatua da: errugbi zelai sintetikoa, 200 metroko atletismoko pista eta bi saskibaloiko eremua eginen dira ondoko egunetan.
Hirugarren aldian zangobaloi eremua eta tenis guneak arraberritzekoak dituzte.
Taldeka labela
Berriki Hazparneko herriak Taldeka...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 24a
Parropiatik
Iragan asteburuan zen herriko kermeza. Dena ongi pasatu dela irakur daiteke elizako berri paperean. Bestalde, Blaise Martin Makiza jaun erretorraren etxe sartzearen egun ofiziala jakina da: urriaren 5a (10:30) herriko eliza nagusian.
Jakinarazten da ere parropiako idazkaritza hetsia egonen dela agorrilaren 11 arte. Anartean zerbait behar baldin bada apeza deitu behar da xuxenki eta erantzunik ez bada mezu bat utzi.
Pierre Espil...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Estreinak
Larunbatean bazterrak bero ziren eliza inguruan jende berezia hor gaindi zebilelako. Alabainan bi estreinaz bat egin du Herriko Etxeak: lehenik igogailua, hauteskunde kanpaina denboran hitzeman bezala eliza saihetserat heltzea errextua zaie enbalierrei, adineko, haurren karrosa eta nahi duen orori funtsean. Erran da proiektua hemengo ofizialeekin egin dela eta Estatu, Eskualde eta Euskal Elkargoak diruztatu dutela parte handiena. Funtsean hor ziren prefeta,...
Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 10a
Erakusketa hunen ikusteko azken parada izanen da ostiralean. Zinez berezia eta gutti ezagutua den gizon hortaz gehiago jakiteko mediatekara joan behar da. Gehiago eta xehekiago jakiteko bisita gidatua bada euskaraz ostiralean (10:30). Orori idekia da eta ongi etorria izanen da. Ez duda!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016