Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 18a
Eguberriko animazioak
Beste animazio askoren ondotik, abenduaren 20an iraganen da egun nagusia: merkatu berezia.
Hiri erdia oinezkoeri bakarrik idekia izanen zaie; goizean usaiako merkatua tokiko ekoizleekin. Peña Idiak elkarteak kantuz artzeko parada eskainiko du (11:00). Bestalde berrogeita bost artisauk beren obrak erakutsiko dituzte eta gogotik salduko, Eguberriko azken erosketak egiteko gisan.
Besterik ere izanen da: Eclosion dantza eskolaren...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Urrezko eta diamantezko ezteiak
Berriki, Herriko Etxean ohoratu dira diamantezko eta urrezko ezteiak ospatu dituzten bikoteak:
Diamantezkoak (60 urte huntan elgarrekin direnak): Denise Sarraille eta Jules Hirigoyen, Marie Dominique Beheran eta Jean Baptiste Inçaby, Marie Madeleine Etcheverry eta Dominique Ospital, Monique Mendiboure eta Jean Marie Luberriaga.
Urrezkoak (50 urte hauetan elgarrekin direnak): Marie Pierrette Lafitte eta Jean Claude Dublanc,...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Autobusa hartu!
Herriko Sozial Zentroak adinekoak lagundu nahi ditu autobusaren erabiltzen bakotxaren autonomia emendatzeko. Abenduaren 12an emaiten du hitzordua eskaintzaren ezagutzeko. Lehenik diren lineak ezagutu, tenoreak eta prezioak. Gero autobusa elgarrekin hartu eta arratsaldearen bukatzeko krakada goxoa egin. Hitzordua Elgar Zentroan emana da Emile Lavigne gelan (13:00). Parte hartzeko izena eman behar da abenduaren 5erako berantenaz tokiak mugatuak baitira....
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 27a
Hazkurri bankua
Urte guziz bezala aurten ere Hazkurri Bankuak bere janari bilketa eginen du azaroaren 28an, supermerkatuen ateetan. Denek dakigu bakotxaren emaitza zoin baliosa zaion beharrean direnak laguntzen dituen egitura horri. Irauten duen janari oro onartua da. Elkarte hortako partaideak ate aitzinean izanen dira emanaren biltzeko.
Armand David lizeoa ezagutu
Ondoko urtean eginen denaren hautatzeko, diren proposamenak ezagutu...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Kultur proposamena
Herriko Sozial Zentroak, Baionako Scène Nationale-arekin elkarturik, hiru ikusgarritara joaitea proposatzen die herriko erretretatuei prezio berezian. 54€-tan ondoko hiru emanaldi hauetara joan daiteke:
“Démocratie!” Baionako antzokian, abenduaren 7an (17:00), “Gernika” dantza ikusgarria Bilaka konpainiak emanik, Lauga gelan, otsailaren 22an (17:00) eta Akitania Berriko Ganbara Orkestraren musikaldia, Angeluko Quintaou...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Mintzalagun
Aurten AEKk Mintzalagun taldeak abiatuko ditu Hazparnen. Horren helburua euskaraz mintzatzeko parada guti dutenek kalakarako prest diren herritarrekin kontaktuan jartzea da, astean oren batez denek adostu lekuan. Irakaslerik ez, prestaketarik ez, solasaldi libre eta naturala.
Parte hartzeko izena eman behar da Interneten bidez, disponibilitateak emanez:
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016