Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a

Mediateka - Joko erraldoia - Zinema

Mediateka

Eguberri inguruan den furfurian parte hartzeko gisan, mediateka hetsirik egonen da urtarrilaren 2a arte. Usaian turnatzen diren liburuen uzteko den ate aitzineko kesa hetsia izanen da ere. Beraz liburuak etxean atxiki behar dira. Usaiako erritmoa berriz hartuko da urtarrilean.

Joko erraldoia

Ideia berezia izan da aurten Ortzia elkartearena. Batasunaren kideak, handi eta ttipiak, lanean arizan dira eliza saihetseko Ezkien...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a

Larre erretzea - Pierre Espil mediatekan - Eguberri - Olentzero Park - "Altxorraren bila"

Larre erretzea

Larre erretzea egin nahi lukeenak baimena galdegin behar du Herriko Etxean. Hortarako, aski da hitzordu bat hartzea ertzainaren bulegoan (05-59-29-17-70) eta han dozier bat betetzea. Hor ikusiko da eregaldea egokia den ala ez. Harremanetan sartzea galdegina da abenduaren 30a aitzin.

Pierre Espil mediatekan

Euskarazko liburu berriak badira mediatekan haurrentzat, albumak eta komikiak. Helduentzat ere aurkitzen dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a

Eguberriko merkatua - Eguberriko kontzertua

Eguberriko merkatua

Eliza saihetsean egitekoa da lehen Eguberriko merkatua abenduaren 18an asteazkenez (14:00-18:00). Zernahi gauza aurkituko da hor salgai, opariak egiteko garai huntan. Beste merkatu handiagoa iragaitekoa da abenduaren 21ean larunbatez artisau sortzaile askorekin.

Eguberriko kontzertua

Eguberri munduan gaindi ospatzen da, garai hortako kantu berezi anitz kantatuz. Horien entzutera gomitatzen gaitu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Santa Terexa eskola - Erakusketa - Mediatekan - Ikusgarria - Herriko kontseiluaren bilkura

Santa Terexa eskola

Eskola hortako burasoek Eguberriko merkatua apailatzen dute abenduaren 7an larunbat goizez. Larunbatero eliza saihetsean iragaiten den merkatu horrek arrakasta pollita biltzen baitu, Bizar Xuri etortzekoa omen da, nahi duenarekin argazkiak egiteko. Eguberriko apainketak salduko dira ere. Arno beroa eta zitroin jusa edaten ahalko da hor berean, Ezkia plazan (8:00-12:30).

Erakusketa

Choribit gelan erakusketa/saltze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a

Eguberriko erosketak - Ezkia ikastolaren kantaldia - Elgarrekin gizon korua - Telethona

"Elgarrekin" gizon korua

Elgarrekin gizon koroak sasoin ezin hobea iraganik programa berri baten egiteko garaia du. Denetan gertatzen den bezala kantarien joan jin bat bada taldean eta "ténor eta basse" kantariak eskas ditu. Horien ekarrarazteko bi elgarretaratze goxo apailatu dituzte berriki. Horietara joaiteko parada ukan ez duenak oraino ongietorria ukanen du eta taldearekin harremanetan sar daiteke ondoko zenbaki batetara deituz: 06-83-56-16-15 edo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Maddi Zubeldiaren solasaldia - Zinegin festibala

Maddi Zubeldiarekin solasaldia

Joan den larunbatean, hogeita bost presuna bildu ziren mediatekan, Maddi Zubeldia idazle-kantariaren inguruan, Hazparne Aldeko Irakurketa Klubaren gomitari ihardetsiz. Hurbildu ziren guziek memento xoragarria bizi izan zutela aho batez zioten, Maddiren "Deserria haurtzaro" eta "Erran gabe doa" eleberrietaz gehienbat solastatu ondoren. Batzuek liburuak irakurtuak zituzten osoki edo partez, besteek ez, baina ez zuen inportarik; denek...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016