Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Eguberriko merkatua
Eliza saihetsean egitekoa da lehen Eguberriko merkatua abenduaren 18an asteazkenez (14:00-18:00). Zernahi gauza aurkituko da hor salgai, opariak egiteko garai huntan. Beste merkatu handiagoa iragaitekoa da abenduaren 21ean larunbatez artisau sortzaile askorekin.
Eguberriko kontzertua
Eguberri munduan gaindi ospatzen da, garai hortako kantu berezi anitz kantatuz. Horien entzutera gomitatzen gaitu...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Santa Terexa eskola
Eskola hortako burasoek Eguberriko merkatua apailatzen dute abenduaren 7an larunbat goizez. Larunbatero eliza saihetsean iragaiten den merkatu horrek arrakasta pollita biltzen baitu, Bizar Xuri etortzekoa omen da, nahi duenarekin argazkiak egiteko. Eguberriko apainketak salduko dira ere. Arno beroa eta zitroin jusa edaten ahalko da hor berean, Ezkia plazan (8:00-12:30).
Erakusketa
Choribit gelan erakusketa/saltze...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
"Elgarrekin" gizon korua
Elgarrekin gizon koroak sasoin ezin hobea iraganik programa berri baten egiteko garaia du. Denetan gertatzen den bezala kantarien joan jin bat bada taldean eta "ténor eta basse" kantariak eskas ditu. Horien ekarrarazteko bi elgarretaratze goxo apailatu dituzte berriki. Horietara joaiteko parada ukan ez duenak oraino ongietorria ukanen du eta taldearekin harremanetan sar daiteke ondoko zenbaki batetara deituz: 06-83-56-16-15 edo...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a
Maddi Zubeldiarekin solasaldia
Joan den larunbatean, hogeita bost presuna bildu ziren mediatekan, Maddi Zubeldia idazle-kantariaren inguruan, Hazparne Aldeko Irakurketa Klubaren gomitari ihardetsiz. Hurbildu ziren guziek memento xoragarria bizi izan zutela aho batez zioten, Maddiren "Deserria haurtzaro" eta "Erran gabe doa" eleberrietaz gehienbat solastatu ondoren. Batzuek liburuak irakurtuak zituzten osoki edo partez, besteek ez, baina ez zuen inportarik; denek...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Sokorri Katolikoa
Sokorri Katolikoak kanpaina berezia eramanen du azaroaren 16tik abenduaren 31ra. Kanpaina hortan bildu emaitzek ekintza asko lagunduko dituzte hemen berean, Frantzian edo beste nunbait munduan. Elgarrekin mintzatzeak, baztertua eta behar gorrian izaitea zer den ulertzea laguntzea du helburu. Elkartekoek esplikatuko dute ere nola lan egiten duten kasu hortan diren jendeekin.
Uhaldia baserrian azaroaren 16an
Julie...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a
Olerkia
Huna Emazteek Diote elkartearen desegitearen karietara, Txomin Hegik idatzi olerkia:
Emazteek Diote elkartearen omenez
Emazteen faborez nahi nuke kantatu
Bertso bat edo beste hemen plazaratu
Ene harrokeria aurretik barkatu
Hitza ez nuke nahi monopolizatu
Zuen elea aldiz hotsez sustengatu.
Emaztea askotan gizonen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016