Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 16a
Izurritearengatik Errobiko Salbatore parropiak xehetasun batzu adierazten ditu uda huntako. Lehenik herriko bestak ezeztatuak izanez, hala ere bestetako mezak zelebratuak izanen dira Uztaritzen Jondoni Bixintxo elizan uztailaren 19an (10:30) eta Larresoron agorrilaren 30ean (10:30) hau ere musikariak lagun. Berdin izanen da agorrilaren 15an Andredena Maria-kari bi elizetan. Uztail hunen 22an asteazkenez Santa Madalena kari Otsanz-ko beila atxikia da. Meza emanen da...
Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 16a
Zer sinbolo hunkigarria semeak oratu eta erre duen ogi ederra, Sainte-Marie eskolako sukaldezainak gogotik eskaintzea, Beñat Hourcade erakasle eta 27 urte hauetan zuzendari zenari: "anitz lagundu nauzu" bihotzeko hitzak ziozkala ateratzen bere irri argiarekin, erretreta hartzeko ospakizunean uztail hastapenean. Bai 27 urte, orenak kondatu gabe, Uztaritzetik Azkainerateko bidea eginik, azkaindar haur, buraso eta langileeri emanez. Astean zonbat iluntzetan...
Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 16a
Larraldean Uztailaren 19an, Hatsaren Poesia liburuaren aurkezpena iraganen da Amotze Larraldean; liburu huntan aurki daiteke 2020eko olerki bilduma. Udaberriko ekitaldi hau gibelatua izan da, halere egitarau bikaina eskainia zauku: (11:30) liburuaren aurkezpena; (12:00) aperitifa, elgarrekin hitz egiteko eta talde argazkiaren hartzeko aukera; (13:30) bazkaria, orain ohizkoa bilakatua den apairua, bakoitxak ekar lezake eta denek betan partekatu nahi bada....
Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 16a
Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 16a
Sortze
Ainara deitu duten hirugarren haurra sortu zaie Maialen Irigoien eta Peio Jauregiri. Bizitza on, luze eta ederra hari!
...Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 16a
Lan eskaintza Sohütako Eperra ikastolak langile bat xerkatzen dü erakasleak lagüntzeko klase denboran eta xahaketen egiteko (ikasgeletan eta sukaltean). Euskara jakitea baitezpadakoa da:
- CDD kontratüa, proposatzen ahal dugu ere kontratu lagundu bat
- 21 oren egiteko astekal. - Hastea: irailaren 1ean.
Interesatürik bazira, zure haütagaitza emailez igorri sohutako. ikastola@wanadoo.fr edo jakinarazi 06 84 52 84 56 telefono zenbakirat deitüz.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016