Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 16a

Aiherra

Herriko kontseiluan hartu erabakiak

Aitzineko astean, ekainaren 29an bildu ziren herriko kontseilukoak, bigarren aldikoz herriko bozak iraganez geroz. Bilkura honetan hartu erabaki garrantzitsuenak hauek dira: 2019ko administratibo kontuen onarpena, herriko zergen orain artinoko tatsen mantentzea, buxetaren bozkatzea, 2 astez langile laguntzaile baten kontratatzea (bideak seinalatzen dituzten pankarta berrien bide bazterretan finkatzeko eta elektrika ezartzeko), departamenduko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Baigorri

Heriotze

Joan den astean ere, bi heriotze izan ditugu herrian. Asteazkenean, hobiratu dugu Jeannette Garaicotchea Suhilarreko etxekandere xaharra, 95garren urtean zendua. Belexi Beherekobordan (Oronos) sortua ezkontzaz jin zen Suhilarrera. Bi seme eta hiru alaben ama, biziki emazte atsegina zen, baliosa eta bihotz handikoa, familiari biziki atxikia eta fede azkarrekoa ere. Laborantzan iragan du bizia eta denboran, barnetan tresneriarik ez izanez, eskuz anitz lan egin du, halere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Aldude-Banka-Urepele

Uztailaren 11n, ibiagoitzarekin, goizeko 10etan, Maialen Alfaro sofrologoa jinen da Baleako Haziak haurtzaindegira, Bankara. "Altxorraren bila" ipuin irakurketan parte hartzera gomitatuko ditu horrara hurbilduko diren familia guziak. Haur eta aitamak, eta berdin aitatxi- amatxi, jin gustian memento goxo bat pasatzera. Sartzea urririk.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Aldude

Sortze - Esnausun Lesakaenean bizi diren Marianne Parment eta Damien Urrutiari bigarren haurra sortu zaiote, Thais deitu dutena. Goresmenak Marianne eta Damien-i eta ongi etorri Thais ttipiari. Herriko Etxea - Joan den asteburuan kontseilu berria elgarretaratu da. Auzapez Mattin Suquilbide izendatua izan da, lehen axuanta Eztitxu Sabarots, bigarrena Mathieu Esain eta hirugarrena Iban Antchagno. Baigorriko baleako ordezkari: Michel Amorena eta Dominique Olçomendy eta Herri Elkargoan Mattin...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Sara

Olhako zubia

Denek dakigu Olhako zubia estatu zinez txarrean dela, lanjerosa ere. Herriko Etxeak galdegina dio Departamenduari antola dezan. Obren denboran behar da haatik anarteko beste zubi bat, autoentzat ere. Hastapenean, Departamenduak oinezkoentzat bakarrik nahi zuen anarteko zubi hori eraiki. Herriak, haatik, ardietsi du autoentzat ere erabilgarria izan dadin. Anarteko zubi horren eraikitzen hasiko dira uztail ondarrean. Hortik pasatzeko, aldiz, neurri zorrotzak izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Larzabale

Dolu

Maddi Berhuet 73 urtetan zendu da. Larzabale Armanakenetik okindegia joanarazi zuten Dominique senarrarekin. Turna- dak egiten zituen Maddik ogiekin, ekarriz bere esker on goxoa eta haurrentzat opiltxoa. Atxikimenduz gaude familiarekin.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016