Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 23a

Bidarrai

Heriotze À¢'€'" Martxoaren 16an zendu zaiku Jean-Do Anchordoqui. 57 urte zituen. Bazuen kasik bi urte pankrearen minbiziaz joa zela. Ahal guzia egin du eritasun horren gainditzeko. Maluruski ez dio iharduki ahal izan. Oroit gira Isabelle Ahamendaburu espos-laguna gazterik galdu zuela, hura ere minbiziak eramanik. Koronabirusaren izurritea dela-eta, Jean-Do-ren ehorzketak intimitatean iragan dira Kanboko hiletxean, ondotik haren gorputza erraustua izan da eta herriko hilerrian...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 23a

Aldude

Herria kaseta zonbait astez ezin agertuz egon ondoan, huna hemengo azken berrien bilduma. Sortze bat: Esnausu Asketako Sebastien Etcheverry eta Magali Urgorriri sortu zaiote bigarren seme bat, Unai deitu dutena. Goresmenak Magali eta Sebastien- i eta ongi etorri Unai ttipiari. Ezkontza: Jakin da Aldude Eñauteneko Lorea Olçomendyk hartu duela biziko lagun Geoffrey Gatell. Moulin hirian bizi dira, hau Clermont Ferrand eskualdean kokatzen da. Goresmenak Lorea eta Geoffreyri....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 23a

Amikuze

Konfinamendu denbora berezi hauetan Eskualde guzietan bezala, gure herrietan ere jendea konfinaturik dago. Duela hilabete bat denak bat batean gelditu gira. Gu denek onartu dugu geldialdi hori sobera jakin gabe zerendako. Emeki-emeki ohartu gira birus ttipi ttipi horrek zer ondorioak dituen osagarri mailan eta nola mundua belauniko ezarri duen zonbait egunez. Naturak berriz gaina hartu nahi balu bezala! Memento bereziak bizitzen ditugu eta bizituko seguraski ondoko aste eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 23a

Baigorri

Baigorrin zer berri? Baigorrin ere bertzetan bezala koronabirusari aurre egiteko, gobernuak iragarri neurrien errespetuan gaude. Denak konfinaturik bereziki karrikan, erosketa egiten ibilki diren jendeak dira bakarrik ageri. Aldiz, gure herriak zabaltasun ederra izanez bere hamabost-bat auzogunerekin eta hauetan anitzak laborariak izanki, horietan guti gorabehera bizia erritmo berean doa. Alabainan behidun, ardidun, xerridun ala mahastizain, denek beren xokoetan lanean behar...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 23a

Isturitze

Koronabirusaren ondorioak Eritasun kutsagarri horrengatik galdatua zaukun konfinamenduak zer kanbiamendua ekarri daukun bat batean, harrigarria! Eskoletako haur eta gazteak etxen egoitera behartuak, langileak ere bai, nun ez diren eri eta xaharren artatzaile, hazkurri ekoizle edo saltzaile eta holako baitezpadako ofizioetan. Ondorioz errebideetan beribil bakar batzu dira ikusten duela berrogei bat urte bezalatsu. Herriko jatetxe ostatu bakarra bai eta jendea elgarretaratzen den...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Apirilaren 23a

Itsasu

Heriotze Martxoaren 23an zendu da Josefin EYHERABIDE, sortzez Aguerre, istripu latz baten ondotik bi urtez biziaren alde borrokatu ondoan. Istripuak herri osoa penaturik utzi zuen, eta hitz hunkigarri hauekin egiten du Josefinen aipamena Mizel Hiribarren Aroztegikoak, ttipitik auzo izanik: "Elurra lodi bazen mendi gailurretan, zeru urdin urdina zen neguko egunaldi eder hartan, eta han zinabilen lerraka eta lorios Zelaiko Xoxefin, eskuratu dugun argazkian. Urrundu zira...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016