Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 02a

Luhoson

Sortze Jakin dugu maiatzaren 25ean sortu dela Malen nekattoa, bere burasoak Sylvie Chenal eta Panpi Mercapide uros ditaizke! Bizi uros bat ukan dezala desiratzen diogu, goresmenak aitameri....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 02a

Heleta

Dolu

Aste berean izan ditugu bi heriotze. Lehenik Eulalie Arhancet Larraldeko serora, Uztaritzeko serorategian zena, ez oraino adinean iragana, 75 urte zituen. Egona zen seroren buruzagi eta iragan tokietan, beti maitatua eta estimatua. Bigarrena, Lucie Etcheverry Garateko alaba Barnetxian bizi zena, orain Kanboko Santa Elixabet erretira etxean zena. Duela hamar bat egun ospatua zuen bere lehen mendearen bururapena. Bigarren mendea hasi orduko Jainkoak bereganatu du....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 02a

Bardoze

Piano eta akordeio kurtsoak

Salha jauregian, 6 urtetik harat diren haurrentzat, bai eta helduentzat proposatuak dira. Bardozeko biltokia da eramaile, astero animazioak antolatzen ditu, horrez gain ihauteriak edo erakusketa batzuk. Ikusiz gune hortan jende berri anitz bizitzera heldu dela, nahi du ere kurtso eta animazio horien bidez aktibitate batzuk bultzatu. Piano eta akordeoi kurtsoak ostiraletan iraganan dira, oren batekoak dira, ikusiz izen emaiteen kopurua, ordu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 02a

Baigorri

Sortze

Otikorone Eñautenean, Guillaume Tambourin eta Chloe Haristoy zorionean ditugu mundura emanik bigarren alaba, Alba izendatu dutena. Laster Mila ahizpak izanen du goxoki jostatzeko laguna. Gure partetik, ongi etorri sortu berriari eta izan dezala osagarri eta urostasun eta goresmenak aitama gazteeri baita agurrak aitatxi amatxieri.

Heriotze

Iragan astean, bi herritar segitu ditugu beren azken egoitzara. Ortzegun arratsaldean ehortzia izan da Katrine...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 01a

Donibane Garazi

Mediateka

Ekainaren 24an berriz ideki da, beste tokietan bezala neurriak errespetatu beharko dira. Ordenagailuen erabilpena, bietarik bat da zerbitzuan izanen. Idekia izanen da astelehenetan (10:00-11:30 eta 14:00-18:00); asteazkenetan (14:00-18:00), ostiraletan (10:00-11:30 eta 14:00-18:00) eta larunbatetan (14:00-18:00).

Etxe loretsu lehiaketaren emaitzak

Etxe loretsu lehiaketa egin da, herriko karrikak eta etxeak aurten sekulan baino gehiago...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 25a

Senpere

Herriko besten usaina baizik ez Zorigaitzez aurten Jondoni Petrik ez ditu usaiako ospakizunak ukanen, Covid-19 madarikatu hori uste baino kaltegarri bihurtu delakotz, nun udako bestak ezeztatuak izan diren anitz herritan. Halere igande goizeko mezan (10:30) herriko saindua ospatua izanen da behar den neurrian, haatik Emak-Horreko kantari eta musikaririk gabe, hunek ez du debekatuko kartsutasun eta alegria parte hartzaileen ganik. Jazko egitarauari so egin dut ikusminez, hor konturatu naiz...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016