Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Behorlegi

Euskal dantza ikastaldia Behorlegiko errebotean iraganen da, martxoaren 15 eta 22an (10:00-12:00). Fandangoa eta Arin-Arin ikasi edo sakondu nahi dituzu? Deia dantzatzen badakizu eta dantzatuz mementu goxoa pasa nahi duzu? Dantzatuz euskara ikasi edo praktikatu nahi duzu? Xauri beraz gurekilan euskara eta dantzaren mintza-praktikara!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Amikuze

800 bat ardi hilik Uharte Hiriko etxalde batean sute baten ondotik! Joan den ostiral gauean, sute batek makur handiak egin ditu Uharte Hiriko Haranburuan. Arditeia erre da eta barnean ziren 800 bat ardi hil! Suhilzaileak nonbre handian jin dira inguruko kasernetetarik eta gau guzian arizan dira sutea menperatzen. Inkesta Donapaleuko jendarmeriaren gain da. Herriko Etxeak bere sustengu osoa ekartzen du hunkiak direneri. Aste bat lehenago, Pagolan beste etxalde batean sute bat izan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Miarritze

Antzerkia Bi Harriz Lau Xori festibalaren karietara, "Atx teatro" taldeak eskainiko du "Kaskarot" obra, Le Colisée gelan (18:00). Gartxot Unsain Letonak idatzia, Iñaki Ziarrustak zuzendua, Maryse Urruty, Natxo Montero, Jon Koldo Vázquez eta Gartxot Unsain Letonak antzeztua. Kaskarot antzerkiak Aner mutikoaren istorioa du kondatzen, haurtzarotik nerabetasunaren arteko harat-hunatak. Beldurra du ez besteak bezala izaitea eta bere bidearen atzemaiteko zailtasunak ditu. Aner bizi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Baigorri

Janari biltzea Urte guziez bezala sasoin huntan, "MC BAB Sud Landes" elkarteak janari biltzea antolatzen du martxoaren 14 ibiakoitzez, Bihotzeko Ostatuen alde. Joan den larunbatean saltegi handietan egina, aldi huntan, Angelutik abiatuz Senpere, Ezpeleta, Uztaritze, Baigorri, Bidaxune, Hiriburun gaindi, berrehun bat motoristak Euskal Herria zeharkatuko dute bilketa horren egiteko. Gure eskuzabaltasunari dei egina zauku beraz ekintza hortan parte hartzeko. Galdeginak direnak dira...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Ibarla

Dolu Epe guti barne bi ibarlarrek utzi gaituzte. Lehenik Albert Indaburukoa, 84 urtetan joan da. Egun zenbaiten buruan Loran Basagaiztegi Leizumekoaren aldi zen doi-doia 60 urterekin aspaldiko eritasunak eramanik. Juntatzen gira familia eta lagunen penari....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Martxoaren 12a

Larzabale

Dolu Muruluan laborantzan eraman zuen laneko bizitza eta hazi familia, xahar denbora "Irrinoa " etxettoan pasatu du 99 urtetara heldu delarik. Gure doluminak haren familiari...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016