Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 11a

Senpere

Herriko bozen berri Joan den ostegunean, prentsa eta irratiak gomitatuak ginen Ibarrun Ponpoxenerat, Dominique Idiart eta Jean-François Béderèderen ekimenez. Herriko bozetako bigarren itzulia iraganen da ekainaren 28an. Lehen itzuliko emaitzak hauek ziren: Nousbaum %42, Idiart %41,27 eta Béderède %16,70. Azkeneko bi hauek ohartu dira 10etatik 6ak inguru, kargudun aldaketa nahi zutela baita hauen zerrenden programak berdintsuak zirela, izan dadin antolaketa proiektuetan, tokiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 11a

Urepele

Joan zauku Etcheverry apeza, aspalditik hiru herri hauetako erretor zen. Bizi guzia "hondar denbora" arte, borrokan pasatu du, egun batez egin hautuaren obratzeko, fedearen hedatzeko. Bazakien ere bilkura edo apairu zonbaiten alaitzen, nekork ez bezala. Gazteriarekin loturak berak zituen, adinetakoer emaiten zuen kuraia eta amodioa. Apez bezala, eliza gizona osoki. Meza emaile eta predikari ederra, beti parropiako jendeeri hurbil. Penetan da herria, umezurtz eliza. Haren oroitzapena gutan bizi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 11a

Hazparne

Herriko kontseilua Egin da azkenean auzapez anderearen izendatzea eta kontseiluaren lekuratzea. Ez da sorpresarik izan: Isabelle Pargade andereak bildu ditu 24 boz, eta 5 xuri izan dira. Hiru koloretako xingola janzteak emozio handia sortu diola erran du auzapez berriak eta Hazpandarrei buruz duen eginbidea argi utzi. Gero bere doluminak eskaini dizkio Inchauspe jaunari, huni aita bezperan zendu baitzaio. Aitzineko hautetsiak eskertu ditu egin lanarentzat eta orain hautatuek ere behar den...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 04a

Beskoitze

Herriko kontseilu berria Maiatzaren 27an Herriko Kontseilu berria elgarretaratu da Bixintxo kultur gunean publikorik gabe, auzapez eta auzapezordeen izendatzeko. Huna zoin diren emaitzak: Fabienne Ayensak, bigarren kargualdia auzapez gisa hartu du eta hirugarrena kontseilari bezala. Patrick Elizagoyen, lehen axuant: lurralde eta oihan antolaketa. Annie Lagrenade, 2. axuant: sozial arazoak, gazteria eta hizkuntza. David Larreguy, 3. axuant: bide obrak eta sareak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 04a

Bidarrai

Heriotze Joan den astean, astearte goizez, ehortzia izan da gure herrian Robert Dosbaa. Mentaberriko Monique Olçomendyren senarra zen. Parisen egonik, aspaldiskoan Miarritzen bizi ziren. Bi seme-alaba bazituzten eta hiru haur ttipi. Tyrossekoa zen sortzez Robert Dosbaa. Miarritzeko zaharretxe batera erretiratua zen. 93 urtetan pausatu da. Familiaren intimitatean iragan dira ehorzketak. Gure atxikimenduzko agurrak Monique andreari, Isabelle alabari, Robert...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 04a

Sara

Kontseilu berria: Maiatzaren 26an bozkatua izan da. Kontseiluko zaharrenak, Jean-Michel Jaureguik, ireki du bilkura, deneri ongi etorria egin eta, erran du lehenik auzapeza behartzela bozkatu, Jean-Baptiste Laborde Lavignette presentatu da eta auzapez bozkatua izan, 20 alde eta 3 kontra. Beraz lehen bezala, hunek hirugarren mandatua izanen du. Axuantak sei hautatu dituzte, bi lista izan dira: "Har Hitza" zerrendak hautatu du Alfaro Ellande beren zerrendarentzat, izan ditu 3 boz,...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016