Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Sara

Heriotze - Aguirre familia ongi ezagutua zen, duela 50 edo 60 urte, "iletegi enpresa" bazuten eta 50 bat langile enpletzen zituzten. Garaietan gauza ederra Sarako familientzat. Michel Aguirre Pedroren semea, 1931n sortu zen, bere aitarekin anitz urtez lanean aritu zen eta Francine bere espos lagunarekin izan zituzten bortz haur: Jean-Claude, Marie-Françoise, Mercedes, Sophie eta Elisabeth. Horiek egin diozkate 14 haur eta 10 haur ttiki. Betidanik euskaltzalea izan da, Euskal Herria maite zuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Lekorne

Posta berria À¢'€'" Herriko Etxeak obrak eginik, aste huntan Hodia etxean Posta plantatu da. Idekitzeko egunak eta tenoreak: astelehen, asteazken, ostegun eta larunbat guziz idekia izanen da (8:45-12:15). Baigura ikastola - Laguntzaile bat xerkatzen du, heldu den irailetik goiti, euskaraduna izan beharko du. Interesatua denak bere hautagaitza igor dezala helbide huntara: Baigura.ikastola@outlook.fr. SCIC Garro sasoilarien bila Xerkatzen ditu langileak uda huntako, baratze bilketak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Baiona

Lagundu Epaiska salbatzen! Covid-19 birusaren hedapenaren ondorioz konfinamendu neurriak hartu zirenetik, Epaiska elkarteak ezin izan ditu ateak ireki; ez du diru sarrerarik izan. Haatik, hilabetero ohiko gastuak ordaindu behar izan ditu. Horietako batzuk apaltzea lortu badu ere, egoera ekonomiko larrian da eta Epaiska elkartearen etorkizuna arriskuan. Horregatik dei egiten dute, Epaiskan ostiral eta larunbatetan momentu goxo bat pasatzeko ohitura duteneri, laguntzaren beharretan direla....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Zuberoa

Züberoako aüzapez haboroxeak haütatürik izan dira


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 18a

Azkaine

"Jondoni Joaniren euriak arnoa ttikitzen eta ogirik ez emaiten". Nahiz behar beharrezkoa izaiten den, maiz eurirat jotzen duen egun hautan, agian Jondoni Joani xapela buruan agertuko zauku! Biziko gertakariak Esposak - Hasiko naiz gertakari alaiekin. Joan den ekainaren 6an, bi bikotek eman dute baia elkarri: Amandine Seube eta Nicolas Pintok Ederkoenian bizitzeko; Amélie Mercier eta Diego Acitores Kiroletako bidean herritartuak. Bizi uros bat desiratzen diotegu lau gazte horieri. ...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Ekainaren 17a

Jutsi

Sortze - Plazer handirekin jakiten dugu Arrasian biritxiak sortu direla; bi nekatto deitu dituztenak Haize eta Elorri. Sarhy Maider eta Mikael Mehats burasoak zorion osoan daude eta goresmenak eskaintzen diozkategu. Familia pollit horrek izan dezala geroan osagarri on eta suerte...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016