Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Donibane Garazi

Asteleheneko merkatua aldaketa

Donibaneko merkatuan ibiltzen direnen segurtasunari pentsatuz, astelehenetan merkatuan diren saltzaileekin hitzartu ondoan, Herriko Etxeak deliberatu du merkatua oinezkoentzat bilaka dadin. Bestalde, merkatua hedatzen da, Herriko Etxearen aitzinean ziren saltzaileak ere merkatu estalgi gunera heldu baitira. Eroslearen hobekiago gidatzeko, saltzaile multzo bakotxak laster ukanen du seinale berezi bat: "Etxe ekoizle", "Artisau edo Saltzaileak"......


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Baiona

Herriko kontseiluaren osatzea Legeak behartzen duen bezala, hauteskundeen ondotik lehenbailehen kontseilua bildu behar da auzapez eta axuanten bozkatzeko. Baionako kontseilua bildu da Elkarteen Etxean. Sorpresa handirik gabe Jean- René Etchegarayek du auzapez kargua hartu. Kontseiluan 45 hautetsi dira, horietarik 38ek Etchegarayen alde egin dute eta 3ek xuri bozkatu. Ondotik 17 axuantak dira bozkatuak izan horra karguaren ordenean nor diren: Sylvie Durruty, Christian Millet-Barbé, Christine...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Ezpeleta

Biperraren sindikatua berriz abiatu "Etxea" Ezpeletako biper sormarkaren zentroak, uztailaren 1ean ateak berriz ideki ditu. Gaur-egun erabiliak diren neuEzpeleta rriak errespetatuz, 7 pertsona gehienik, 35 minutako bisitak, ibilaldia zentzu bakarrekoa eta maska soinean. Sartzea urririk da, uztailetik irail arte egun guziz idekia da, salbu igandetan (10:00-13:00 eta 14:00-18:00)....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Itsasu

Bi sortze Ekainaren 16an sortu da Malli Irungaray Lascano, Jokin Irungaray eta Mirentxu Lascanoren alaba, eta ekainaren 21ean sortu da Laia Laura Saint-Paul, Julien Saint-Paul eta Virginie Joncquet-ren alaba. Badira hor aitatxi-amatxi berriak! Zorionak beraz gurasoeri eta ere arra-gurasoeri, eta osagarrikoak izan ditela bi nexkatxa sortu berriak! Heriotze Ekainaren 18an zendu da Roland Matot jauna. 87 urte zituen eta Irigoinian bizi zen. Doluminak helarazten dizkiogu familiari astekari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Hazparne

Azken egun hauetan zinez berpizte bat sendi da Hazparneko karriketan: jendea gehiago ibiltzen da eta bereziki larunbat goizetan. Uda ere hor izanki merkatua bizi da eta ostatuen terrazak jendez beteak dira. Erran behar da aroa lagun delarik denek badugula kanpoan, lagunekin egoiteko gogoa! Eta bai, udako oporren tenorea da! Huna Hazparnen izanen diren aldaketa edo berrabiatze batzuen berri.

Josta leku

Abiatua da joan den astelehenean. Aurten molde berezian eginen da...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2020eko Uztailaren 09a

Aiherra

Heriotze: Elixabet Bidart Lakokoa

Elixabet Bidart Lakokoa, sortzez Mirande zendu da, 86 urte zituen. Zemartin bere senarrarekin beti laborantzan arizanez, Lakoko eta Urketako etxaldeak kudeatuz, 5 haurretako familia eder bat altxatu dute. Segur ez dela geldirik egona Elixabet! Azken denbora hauetan, osagarri enegu batzu jasanik, azkenean higaturik joan zauku, azken 2 asteetan eritegi horietara joan ondoan. Emazteki langilearen oroitzapena uzten dauku. Segur ez zituen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016