Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Larunbat arratsean, 21etan, gaitzeko ikusgarria proposatua zauku Larreko kulturgunean, Indiako dantzak ditugularik taula gainean. Dantza indiarrak beren graziari esker Indiako irudi enblematiko bilakatu dira, 2000 urteren tradizioa eskainia zauku. Kolorez beteriko musika eta dantzek, erritmo alai eta sorgindu batean, gorputzen mugimendu harmoniatuek liluratuko dute ikuslea. Oren bat eterdiren iraupena du, deneri idekia, 10€ helduentzat eta...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Maiatzaren 2tik geroztik, nortasun ageria edota pasaportea berritu behar baldin baduzue, aldaketak badira ez da gehiago bere Herriko Etxerat joan behar. Hiru herrientzat Hazparne edo Kanboko Herriko Etxean hitzordua hartu beharko da, horiek baitute ahalmena izanen horren egiteko. Aldaketa bat ere, lehen 10 urterentzat bali zen, orain 15 urterentzat. Aholkatua da ez azken puntan apailatzea, bederen 3 aste beharko baita...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Biarnoko eta Aturri Bereko elkarte franko biltzen dituen LIGAMS (= loturak) elkarteak La Passem, okzitanieraren aldeko lehen lasterkaldia antolatzen du, bihar ortziral 25ean Bidaxunetik abiatuko dena, hiru egun eta bi gauen ondotik Paue hirian akabatzeko. Euskararen aldekoa den Korrikan bezala, lekuko bat eskuz esku ibiliko da, kilometroz kilometro, parte hartzaile guzien arteko lotura egiteko. Hona beraz, gertakari sinboliko honi lotu diren tokiko eragileek...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
2014ko legearen arabera, Herriko Etxeak aurten ere xutik emaiten du abisu erabilgailu bat, etortzen ahal litaikeen udamin bati buruz. Hortarako CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak bilduko ditu herrian bakarrik bizi diren jende adineko edo elbarrituen izen eta helbideak, udamin bortitz bat etortzen balitz behar diren laguntzak eta sokorriak ekartzeko. Xehetasun gehiagorentzat eta izenen emaiteko telefono huntara deitu: CCAS 05 59 93 38 91
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Bi urtetarik egiten da Hazparnen aste kulturala. Aurtengo gaia "Emigrazioak" izanen da. Astea maiatzaren 28an hasiko da eta ekainaren 8an bukatuko. 16. mendetik goiti, 20. mende hastapeneraino, milaka izan dira herria utzirik Atlantikoa zeharkatu zutenak arrazoi ezberdinengatik: bizi hobe baten itxaropena, intsumisioa etabar... Euskal Herriarentzat egiazko odol hustea izan zen. Gaur egun, gizakien migrazioak beste herrialde batzutatik Europara egiten...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Irakaskuntza katolikoan, publikoan edo Seaska mailan diren beste 28 eskolek bezala, Donapaleuko Etchecopar eskolak eta kolegioak parte hartzen dute "10 egun pantailarik gabe" desafioan. Programa hunen helburua da haurreri ohartaraztea plazerrezko gauza batzu egiten ahal direla pantailarik gabe joko edo istorio batzu asmatuz, ateraldi berezi batzu eginez edo usaian egiten ez diren gauza batzu eginez (sukaldaritza adibidez). Kanpaina hau...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016