Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Hazparneri lehen alkia

Hazparneri lehen alkia

Hazparnek lehen tokia eremaiten du, bere mugimenduetan nekatuak diren jendeen aldeko ekintzeri esker. 2005eko otsailaren 11ko legearen arabera, bakotxaren eskubide eta orotara ibiltzeko suerte onaren beiratzea gatik, herriek beren azpiegiturak behar dituzte egokitu eta ondorioz ororen menean ezarri. Adibidez, epe huntan Hazparnek karrika sahetsetako ibiltokiak bidearen heinera apaldu ditu 54 gunetan. 17 lekutan oinezdunentzat, bidearen alde batetik bertzerat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Xapeldun

- Azkenean, gure herriko Peio Guichandut-ek, Agusti Waltary-rekin, berezkoen finala ereman du, Larralde-Iturbe pareari nagusituz 40-36. Nehorentzat ez da partida errexa izan, orotarat 9 berdintze izan dira, azkena 27tan, eta sakuen aldetik, 11-8, Waltary-ren alde. Batzutan, pundu luzeak eta ere ederrak, lau pilotariak bururaino lotu, sinetsi. Halere, azken bi urte hauetan, Peio Guichandut-en jokoa gero ta segurago agertzen da, duela bi urte finalerdietan, jaz finalean eta aurten xapeldun....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Atharri lehiaketa joko berrin | Obrak Atekagaitzeko Errebidean À¢'€'"

Atharri lehiaketa joko berrin À¢'€'"

Joanden larunbat aratsaldean jokatu da Atharri lehiaketaren finala joko berrin. Alde batetik Eñaut Echeverria eta Battitt Ducassou (herriko semea), eta bestetik Filipe Bielle eta Thierry Harismendy. Biziki partida ederra ikusi dugu, goi mailakoa. Bi bikoteak nor baino nor, eta beharbada gehienik bi gibelariak: bata bestearen bete ziren bai joaz eta bai trebetasunez. Abiadura bizian jokatu da partida. Azkenean, kasik oren bat eterdiren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Kontzertua | akordeoia eguna | euskaltzaleen biltzarra

Auxtin Alkhat-ek kontzertua eskainiko du maiatzaren 20an arratsaldeko 6etarik goiti Xoko Ona ostatuan.

Akordeoi eguna, Kornelio elkarteak antolaturik, iraganen da maiatzaren 26an. Arratsaldeko 5etan karrikaldia Iparrralde eta Hegoaldeko musika eskolekin eta ondotik kontzertua 6ak eterditan aterpean artista ezberdinekin. Edariak izanen dira. Bezperan, 25ean, arratseko 8ak eterditan, elizan, Kornelio elkartearen kontzertua Iñaki Dieguez akordeoi erakasleak gidaturik. Deneri...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Euskal Trail: Emaitzak | Errugbia

Euskal Trail À¢'€'"

Ortziralean eta ibiakoitzean aroa desberdina izana gatik, bat ederra eta beroa, bestea aldiz freskoa eta euritsua, arazo haundirik gabe iragan da aurtengo kirol hitzordua eta hortaz harro zauden bai antolatzaileak, bai trailerrak. Fama haundia bildua du orain kirol gertaera hunek, korrikalariak zerumuga desberdinetarik etortzen baitira. Aurtengoan, 3.200 inguruk parte hartu dute, 63 departamendutarik etorririk, hauentzat 420 antolatzaile eta laguntzaile...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a

Beila

Beila - Arantzetako Ama Birjinaren beila maiatzaren 21ean iraganen da, Mendekoste astelehenean.

Aurtengo lema: "Bakegileek bakean ereiten dute eta fruitutzat zuzentasuna biltzen" (Jondoni Jakobe 3, 18). Biltzarburu: Ainhoa Jean-Baptiste Mounho apeza. Goizeko 9.00etatik proosionea

Ainhoako elizatik eta 10.30etan meza euskaraz kaperan. Eskea egina izanen da kaperako obrarentzat.

Milesker deneri.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016