Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 19a
Joanden astean mundu huntarik joan zauku Josephine Urrutia. Soria probintzian sortua, gazterik Iruritara etorri zen lanera. Hor ezkondurik, 1972an senar-emazteak beren bi semeekin Baigorrira jin ziren, gizonak hemen lana aurkiturik. Osagarri arazoak ukanik, Izpurako erietxeratua zen eta hor pausatu da 85 urte zituela. Ama familiako ona zen Josephine, emazte ixila eta bihotz haundikoa ere. Penetan gelditzen den familia guziari doatzi gure dolumin zintzoenak.
...Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 19a
Joan den larunbatean Herriaren biltzar nagusia zen Muskildin, karia hortara Makeako Pettan Idiartek ukan du boneta eder bat! Badira isilka lan handia egiten dutena, Pettan horietarik bat da. Merezitua zuen 40 urte pasa gure herrien berriak emaiten zituela. Makear, lekondar eta luhusotar, ez estona kurutzatuko duzuelarik gure Pettan gizon eder xapela buruan! Pettan ere ez zen etorria eskuak hutsik, bere zizelka obra bat eskaini du Bidarraiko Peio Jorajuriari, hainbeste urtez Herrian lanean...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 19a
Bigarren aldikotz, komertsanteen elkarteak, turismo bulegoaren laguntzarekin, antolatzen du apirilaren 22an, egun osoan, sekulako ekitaldia bildotsaren inguruan. Egitarau aberatsa zinez, jakinik gastronomia eta artisauen feriak egun guzia iraunen duela goizeko 9:00etatik arratsaldeko 6:00ak arte. Huna programa: 9:30 txilindron lehiaketaren hastapena, 10:30 koka lehiaketa, 11:00 artzain xakurren lana Zarika gunean, 11:30 txilindron lehiaketaren bukaera...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 19a
106 pare agertu dira eskola girixtinoak antolatu mus lehiaketan joan den igandean. Katzakak handi izan dira, elgarren aitzinean nor izan. Lehen mailan Lagourgue-Oxoby nagusitu dira Damestoy-Haran pareari. Bigarren mailan Tote Larre eta Mogabure irabazle Lopez- Hirigoyenen kontra. Goresmenak horieri bai eta arizan diren beste guzieri ere eta eskerrak antolatzaileen partez.
Ibiakoitzean 18:00 Iholdin, igandean 9:00 Mehainen, 10:30...
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 19a
Herriz Herri | 2018ko Apirilaren 12a
2017ko urtarrilean hetsia izan zen eta berriz ideki da 2018ko apirilaren 3an.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016