Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
Arnaud Estor gitarrista eta Rebecca M'Boungouren topaketak sortu du Kolinga, nun nahasten diren kantu ta musika estilo desberdinetakoak, bainan Kongo herrialdeko influentzia azpimarratua da. Groove dantzagarriak eta trantze lilugarrien artean, Kolinga Afro-folk bikoteak musika goxo eta indartsu batean sarrarazten gaitu. Bide modernoak hartuz geroz "Black musikak" bere sustrai afrikarrak berriz eskuratzen ditu. Urriaren 13an, (20:30) abiatuko...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
Xalbadorren Eguna, urriaren 20 eta 21ean iraganen da Urepelen, Deiadarra taldeak antolaturik, 2004ko urtez geroztik beti egin duen bezala. Xalbador ez ezik, beste bertsulariak eta euskal kultur munduko pertsona ezagun anitz gogoratuak eta omenduak izan dira hamalau urte horietan. Aurten hiru bertsulari omenduko dira: Joanes Arrosagaray (Aintzile, 1949À¢'€'"1998), Ernest Alkhat (Iholdi, 1951À¢'€'"2008), Fermin Mihura (Azkaine, 1946À¢'€'"2013).
...Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
Otxaldetarrak elkarteak eta Herriko Etxeak gomitaturik, Ildoka taldeak "Jendeak" ikuskizuna emanen du urriaren 14an, 16:30etan, Arrume salan. Bederetzi kontakizun laburrek osatzen dute "Jendeak" obra berezia, irakurketa eta teatroa uztartzen dituena. Ixtorio bakotxa, errealki gertatua edo asmatua, anedokta batetik abiatzen da, hala nola: bi anaiaren arteko tirabirak, gazte baten balentriak, bakotxaren sekretu bat edo beste, herriko...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
Irailaren 11n Idekia eskola publikoak bere lehen gela elebiduna ideki du ama eskolan direnen 28 haurrekin. Idekitze hau, Herriko Etxeak, hezkuntza nazionalarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin ereman gogoetaldi baten ondorio ona da. Duela hiru urte egin lehen entseguak porrot egin zuen. Berriz erakundeek burasoekin eta erakasleekin harremanetan jarririk heldu dira aurten lehen idekitze hortara, aldiz lehen mailarentzat egin galdea ez da burutu. Menturaz...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 11a
Urriaren 11tik 14ra, Aldudeko Ibarra Beti Aitzina (AIBA) elkarteak ibarreko Ate Idekien 14. edizioa antolatuko du. Banka, Aldude eta Urepele herriek osatzen duten 1000 biztanleko haranean animazio eta aktibitate frango proposatua izanen zaizkio publikoari usaiako ekitaldien bidez: ofizialeen herrixka, enpresen bisitak, kabala lehiaketa, tokiko mozkinen merkatua, artzain xakur lehiaketa, kantaldia, bertzeak bertze. Berrikuntza izanen da ere bai egitarauan: film labur lehiaketa tokiko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016