Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Herri Aitada iragan da maiatzaren 5ean, ongi pasatu da, denbora behar den bezalakoa zen, ez bero haundirik jokoak egiteko. Herri guzietako jokolariak ongi aritu dira, ateratu dute izerdia. Jokoen bukaeran Sara lehen, bigarren Ainhoa eta Bera hirugarren. Jendalde ederra bazen etorria jokoen ikustera, partikulazki arratsaldean, arratsean 470 afaltiar baziren, Los Botxerosek airostua. Antolatzaileek eskertzen dituzte laguntza ekarri dioten guziak, baziren 80 bat holako eguna antolatzeko eta...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Pilota - Joan den ostiralean, pilota partida pollita ikusten ahal zen, herriko plaza ederrean, aro ederra alde zutela. Larunbatean iragan behar zen partida ezeztatua izan da. Egia erran mementoan pilotariek eta Euskal Herriko Pilota Batzordeak ez dute xantzarik euria eta hotza buru gainean dugula! Pazientzia hartu, nozbait eguzkia etorriko da!
...Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Ostiral arratsean, 20:30etan, Larreko kulturgunea musika doinu ederrekin beteko da dudarik gabe, eskualde huntako "Bayonne Côte Basque" orkestraren bisita ukanen baitugu, aktore eta antolatzaile gisa. Julie Charles-ek aurkeztutako kontzertua, Maurice Ravel kontserbatorioko kultura musikaleko irakaslea dena. Programazioaren bihotzean André Jolivet-en oboe eta orkestrako sorkuntza, Franck Vilard-ek egokitua. Bi musikaldi elkartzen dira, bata...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 17a
Aldi huntan Suhuskunerat bildu dira maiatzaren 8 huntan, beren espos lagunekin, Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri eta Suhuskuneko soldado ohiak, bertze ainitz lekutan bezala, egunari joanki den oroitzapenetan. Eguerdi aitzin, oroit-harriaren aitzinean egin da zeremonia, minixterioko mezua René Etchemendy auzapezak irakurturik, bost herrietako azken hiru gerletan beren bizia eman dutenen izenak plazaratuz, azaua pausatzea auzapezak eta Bouquet kolonel arrosatarrak, eta ere memento...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a
1.
Urepele herrian dago Lantziria
Laborantxa etxea, arbason hautia
Hogoi seme-alaben jatorri tokia
Haur hazten ta lanean bizitza guzia
Aita-amek zerua dute merezia.
2.
Laugarrena, semea, premia zen sortu
Bataioan Damatit zuten izendatu
Haunditzean eskolan baitzen abiatu
Lana aldiz etxean nahikoa aurkitu
Ikasketen ondoren hargintzari lotu.
3.
Hogoi-ta-bat urtetan armadaren...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 10a
Azaroaren 23tik abenduaren 3a arte, Euskal Herri osoan ospatuko den Euskaraldia ekitaldia, Ainhoan ere bultzatu nahi da. Gan den maiatzaren 4an, ortzilarez, hamabortz bat Ainhoar bildu ziren elkarteen gelan gogoeta horren egiteko. Lehenik proiektu orokorra aurkeztua izan zaie, eta ondotik Ainhoaren berezitasunak kontuan hartuz lanean hasi dira: zerrendatu dute Ainhoako zein tokitan (ostatu, denda edo zerbitzu publikoetan) euskara errexki mintza daiteken...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016