Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Kantu errepika
Udako pausaldia iraganik, euskal kantu errepikak berriz abiatuko ditugu ostiral huntan (20:00) Arrume gelan. Hamabostetarik iraganen da, ostiraletan. Euskaraz kantatzeko plazerrarentzat biltzen gira, oren bat eta erdiz, eta, bistan da, deneri idekia den hitzordua da. Etor gustura.
Gaztaina jatea
Jadanik aipatu bezala, azaroaren 5ean, larunbat arrats huntan beraz (19:00)...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Mokofina ikusgarria
Azaroaren 9an, Ospitalean LagunArte konpainiak Mokofina ikusgarria emanen du. Haur ttipientzat den ikusgarria da, 6 hilabete eta 5 urte artekoentzat.
Jan, edan, arnasa hartu, putz egin, hitz egin, txistuka, musukatu, keinu egin, irri egin, kantatu... Mokofinak soinu-bidaia harrigarri batera eramaiten gaitu eta gutako bakoitzak musikari arima duela erakusten dauku.
Kristof Hiriart-ek bere musika-esperientziak publiko desberdinekin...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Michèle Bouhet eta Koldo Amestoy kontalariek "Le caillou dans la chaussure" ikusgarria eskainiko dute, Quintau mediatekan (15:30), azaroaren 5ean.
Istorioak, kondairak, lekukotasunak, kantuak eta dantzak... nahasten dituen ikuskizuna da.
Poitou eta Euskal Herriaren arteko ikuspegi gurutzatuak, bi ipuin kontalariek herrialdeetan egin bilketa lanaren emaitza. Idatzitako istorioak eta kafe baten inguruan bildutako hitzek, irriñoek, malkoek osatzen dute obra hau. Emozioen bilketa...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolaturik, Jokin Irungarayren Dama ikuskizuna ikusgai izanen da. Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten istorioa, ikuskizun kondatua, musikatua eta dantzatua. Itsasuarrak, 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, ikuspuntu desberdin batetik abiatuz, euskal musikaren eta dantza aniztasunaren gozatzeko parada. Ikusgarria bi egunez emana izanen da, azaroaren 19an larunbatez (20:00) eta biharamunean igandez (17:00), Harri Xuri gelan. Prezioa:...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
"Black is Beltza II: Ainhoa" filma
Atalante zinegelan, azaroaren 4an gaualdi berezia proposatua da. Lehen partean Bokale Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du (19:00) eta ondotik (20:30) "Black is Beltza II: Ainhoa" Fermin Muguruzak egin filma ikusten ahalko da.
Lehen produkziotik hogei urte pasatu eta, filmak Ainhoa À¢'€'‹À¢'€'‹deitzen den heroiaren ibilbidearen bidez, Gerra Hotzaren bururatzea eta Espainiako poliziaren errepresioa musika eta...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Xiberoko Espekülazioaren Kontrako kolektiboak gaüaldia antolatzen düazaroaren 4an (20:00), Urdiñarbeko Chistera jatetxean,Herriko Etxe zonbaitek etxebizitzaren arrenkürari bürü egiteko eramaiten düen lanaren aurkezteko (Ligi-Atherei, Aloze-Ziboze-Onizegaine, Atharratze-Sorolüze, Lakarri-Arhan-Sarrikotagaine, Gotaine-Irabarne eta Ezpeize-Àƒ'œndüreine).
Mera bakotxak bere lanak aurkeztü ondotik, püblikoak galtoak egiteko parada ükenen dü.
Kolektiboan üdüriko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016