Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Kimua ikastolak eta Angeluarrak taldeak antolaturik, otsailaren 4an, larunbatarekin, El Hogar plazan ihauterientzat hitzordua emana da (15:00). Programa aberatsa proposatua da: animazioak haurrentzat, Zanpantzar-en auzia, dantzarien desfilea, eguna bururatzeko Saltoka taldeak dantzaldia eskainiko du.
Jateko eta edateko segurtatua izanen da.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Euskaldunen aztarnak munduan
Mediatekak euskal diasporari buruzko erakusketa muntatua du, otsailaren 25a arte ikusgai dena.
Otsailaren 4an (11:00), Argitxu Camus-Etxecopar, euskal ikasketetako doktorearekin bisita gidatua iraganen da. Erakusketa hainbat iturritan oinarritzen da, ilustrazio, idatzizko dokumentu eta argazkiak, euskaldunen migrazioa azaltzen duena, kolonial arotik gaur egun arte.
Bisita egiteko izena eman behar da 05-59-22-28-86 deituz edo...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Gutartean adin ederekoen elkarteak bere biltzar nagusia eginen du, otsailaren 18an (11:00), herriko eskolen jatetxean. Elkarteko kide guziak gomit dira bai eta elkartearen bizian parte hartu nahi duten bertze adinekoak. Elkartea 60 urtez goitiko presuna guzieri idekia da. Biltzarraren ondotik bazkaria izanen da Denen Etxea gelan, bainan hortarako izena eman behar da elkarteko arduraduneri otsailaren 9a aitzin.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Hondakinen bereiztea
Urtarrilaren lehenetik geroz, hondakin bereiztea kanbiatua da. Orain paper eta gain estalgiak elgarrekin bilduak dira, hortakotz edukiontzi berriak gakorik gabekoak ezarriak dira. Orain arte ziren edukiontzi horiak kenduak izanen dira, beraz gakoak Herriko Etxera itzuli behar dira.
Eskubaloia
Prenazional mailan 2 taldeak galdu du 22/24 Begles hirian. Frantziako xapelgoan hemezortzi urtez petikoek...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Euskal Telebistaren lehen kateak meza Larzabaletik zabalduko du, Jondoni Laurendi elizatik, otsailaren 5, 12 eta 19an (10.00).
Meza bezperan ospatua eta grabatua izanen da, ibiakoitzean (17.00), otsailaren 4an, 11n eta 18an Larzabaleko elizan.
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Aurten ere, aitzineko urtetan bezala, Kaskarotak etxez-etxe ibiliko dira, hiru asteburuz! Huna nundik-nora ibiliko diren asteburu huntan:
-Larunbatean, otsailaren 4an (9:00): Onddoria, Xerenda, Juanttipianeko inguruak, Izoki, Gibelarte, Uharretuko inguruak, Errobi, Geltokiko inguruak eta Zubeleta.
-Igandean, otsailaren 5ean (9.30): Meza ateratzea, Elizaldeko eta Gixontoeneko inguruak, Lehengo postako inguruak, Zabaloa, Panekau ttipi, Panekau eta Larrainarteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016