Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Colette Pince anderea zendu da
Karrikaburuko etxekoandrea joan zauku. Ingurumenari, naturari eta ekologiari biziki atxikia, bere bizian militante gisa borroka asko ereman ditu. Oroigarriena hain segur Angeluko atsegin portuaren proiektuaren kontra eramandakoa. Enbata astekarian orduan agertu argazki baten bidez ikusten da Baionako suprefeturatik CRS delakoek Colette herrestan eremaiten. Herrian berean, Departamenduak Aiherra-Izturitzeko bidea guneka largatu...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Joan den ostiralean hasirik igande arte iraun du, Marienieko lur okupatzeak. Hiru egunez mintzaldiak antolatuak eta bideoak ikusgai ziren eta larunbat goizean manifestazioa iragan da, nun 1.000ko bat pertsona hurbildu den, hauekin batean hamarnaka laborari beren traktoreekin.
Afera oroitarazteko, Bouygues enpresak lur horiek erosi ditu, hurbilduak zirenek mezu argia helarazi diote "Marienian ez duzu eraikiko! Ez ditugu gehiago multinazional erraldoi batek ongizatearen izenean burutzen...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Heriotze
Gure herria hunki duten hiru heriotze gertatu dira aitzineko egunetan:
Monique Olçomendy (sortzez Costera) pausatu da 97 urtetan. Herriko plaza nagusian bizi zen eta euskal bixkotxak saltzen zituen oraino berriki, bere saltegi ttipian.
Leispartzen bizi zen Joseph Lopez 64 urtetan zendu da, eritasunak eremanik.
Azkenik sortzez baigorriarra zen Patrice Bidart hil da 63 urtetan. Hau ere eritasunez. Beskoitzen bizi zen.
Gure doluminak,...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Ikasleak dantza taldea
Ikasleak dantza taldeak bere 50 urteak prestatzeko bi hitzordu finkatu ditu. Lehena urriaren 28an dantzari ohientzat deialdia Jauregi gelan (21:00). Bertzea, biharamunean, urriaren 29an mus txapelketa Biltokin. Izena ematen ahalko da bertan (15:00) edo bertzenaz deituz 06-85-70-52-43 zenbakira. Jateko eta edadekoa han berean izanen da.
Plana urmaela berritu
Urriaren 29an, Akitania Berriko "Conservatoire...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Larunbatean Airoskin bi partida baziren. Jendea ederki sustengatzerat etorri da, denen beharra bazen giro on batek jokolariak bultzatzen baititu. Nazional 2. mailan, lehen taldeak partida ona eginik, puntu batez Bouguenais-eko taldearen kontra 24/23 irabazi du. Frantziako xapelgoan, Irisarri-Atharratze 18 urtez petiko taldeak 33/18 ederki Pau Nousty taldeari irabazi du. Neskek Frantziako erregional koparen kontu, lehen itzulia zuten eta Irisarri-Kanbo...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Posta atxik- Aitzin hortan Herriko Etxeko gelan bilkura izan da, bideoz Battitt Laborde auzapezak deneri ongietorria egin du. Segur nahiko zuela bilkura hori zuzenean egin, ez eta bideo konferentzia bidez. Bilkurak gauza berri batzu agertu ditu. Christelle Miremont departamenduko delegatuak adierazi du urte guzian Posta idekia izanen dela (9:30-12:00), egun guziz larunbata barne. Dirua ere ateratzen ahalko da, usaian bezala. Patrice Retour Euskal Herriko zuzendariak dio...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016