Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Sortze

Joan den urtean zehar berrietan usuago heriotze berriak nintuela, aldi huntan urte hastean sortze batenak, beldu naiz entzunaren arabera izanen den segida, hobe! Beraz Bixente Chapelet eta hunen laguna Dartayet anderearen bikoteak munduratu du bigarren haurra. Zorionak aitameri eta bizi uros bat Mendi Elsa ttipiari.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Agur Emilia

Arrusaiko etxekoandre xaharrak 91 urtetan utzi gaitu. Biziki emazte goxoa zen, gure auzo gunean denek maite ginuen, berez maitagarria baitzen. Nornahiri eskukaldi baten egiteko beti prest zen. Aspaldiko urteak ditu Hego Euskal Herritik Ezterenzubira etorri zitzaukula, andere gazte lerdena, Emilia Etxandi "Artzain etxea" jatetxera zerbitzari gisa lanera. Laster lekukotu zen, hemengo jendekin adiskide anitz egin zituen, berak halako karatera alegera baitzuen. Zonbait denboraren buruan gure...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Ekilore diskoa - Bertsuxurlaren finala - Betizuei buruzko liburua - Iparra-Hegoa 2023 - Tourra - Pilota

Ekilore diskoa

Jadanik salgai da Ekilore taldearen lehen diskoa herriko denda eta ostatuetan. 2022ko abenduaren 4an, igandearekin, herriko plazan izan zen Loraldiberri liburu eta disko azokan jendaurreko aurkezpena egin zuten eta arrakasta handiz, gainera. Zortzi kantu ditu bere baitan: Gerla galduaren oihua, Egia garestia dala, Jainkosa galduari, Oihane, Hegoa, Arrano Beltzaren itzulera, Oroitzen naiz eta Hautuaren tenorea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Behauztar-donibandar ostalerraren heriotza - Foch obrak - Jende kontaketa

Behauztar-donibandar ostalerraren heriotza

Georges Mailharro Behauzen sortua, Jean-Marie anaiarekin Donibane Garaziko Garat trinketa atxiki ondoan, Donibane Lohizunen plantatu zen. Luis XIV plazan ezagutua, "le Suisse", "Txalupa", "Madrid" ostatuen jabea zen, 2012an erretretan sartu zen.

Joan den astean jakin da 75 urtetan hil dela. Euskal Herri osoan ezagutua, ehorzketak astelehenean iragan dira, jende andana ederra etorria zelarik azken agurraren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Eskubaloia - Ihauteriak - Pilota

Eskubaloiko emaitzak

Frantziako koparen kontu neska helduek 21/24 galdu dute Mont de Marsan hirian. Beti Frantziako xapelketaren kontu, 18 urtez petik den mutikoen taldeak 30/18 irabazi du Pays de Nestes taldeari.

Heldu den larunbatean gizonen 1. taldeak errezebituko du, nazional 2 mailan, Asson auzoko talde azkarra (19:00). Prenazional mailan 2. taldeak errezebituko du Villenave taldea (17:00). Frantziako xapelketaren kontu 18 urtez petikoek Irisarri-Atharratze...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a

Aurrekontu partehartzailea - Helduen arratsaldekoa - Txilindron xapelketa

Aurrekontu partehartzailea

Azaroko kontseiluko biltzarrean aho batez onartua izan zen Uztaritzeko Herriko Etxeak xutik eman nahi duen proiektua: aurrekontu partehartzailea. Helburua da herritarren engaiatzea kolektibo proiektu batzuen moldatzeko eta beharrez gauzatzeko, herriaren funtzionamendua ulertuz eta ekintza publikoaren eraginkortasuna bideratuz. Egia erran partehartze hori entseguzkoa gelditzen da, hemen gaindi, Baiona bezalako hiri handi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016