Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Mayi Jaureguiberry Bazterretxeko andereak utzi gaitu 84 urtetan. Etxea utzi badu, utzi ere du hain atxikia zen familia. Mayi Bazterretx erraitea salbu, orok zakiten Mayiren nortasunaren berri, familia ederra altxatu du, denak lanean, baina ere oro elgarri atxikiak. Mayik baitzakien batasunak egiten duela nortasuna.
Ez da estonatzeko ehortz egunean eliza bete betea bazen, Jean-Pierre Cachenaut anaia meza emaile zela. Hondar denboretan osagarri eneguak ukan ditu, fedearen araberako...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Heriotze
Urte hastapen huntan bi heriotze ukan ditugu herrian. Lehenik, Gahardu auzoan bizi zen Hubert Coquillard zendu da 84 urtetan. Hunen ehorzketak joan den asteartean iragan dira Ortzaizeko elizan. Ortzaizeko elizan ere, astearte huntan iragan dira Amiñaneko Jean-Pierre Hirigoyen-en ehorzketak, 71 urtetan zendu da.
Hunkiak diren bi familieri gure doluminak eskaintzen ditugu.
Mus xapelketa
Union Basque...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Herritarren kopurua emendatzen
Urte guziz bezala INSEEK herritarren kopuruaren berri emaiten du, Baionan 53.296 biztanle dira, aitzineko urteari konparatuz emendatzen ari da (53.063). Bestalde 31.528 bizitegi dira, etxe bakoitz 1,58 pertsona kontatuak dira.
Euskal Museoa hetsia
Léon Bonnat margolariaren erakusketaren desmuntatzea dela eta, Euskal Museoa urtarrilaren 15a arte hetsia egonen da....
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Mus txapelketa Auxotean hasia 36 parerekin
Muslari guziek igurikatzen zuten Frantziako mus txapelketa joan den ibiakoitzean Auxotean hasi zen. Aurten orotara 36 parek parte hartzen dute, ondorioz 7 pare hoberenak kantonalentzat sailkatuko dira. Aurten finalen egun handia Bidarten iragan beharra da, Pazko astelehenarekin, apirilaren 10ean. Muslari guzien ametsa da Frantziako txapelketaren irabaztea eta gero munduko mus txapelketan parte hartzea, hau heldu den urrian...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
2022
Urte berri hunen hastapenean, jazkoaren bilana egiteko tenorea jina zauku: 2022an 29 herritar galdu ditugu eta 13 sortze izan dira. Bestalde, azpimarra dezagun ere 11 ezkontza ospatu direla.
Karroina
2021eko apirilaren 1a eta 5a artean gertatu zen karroina "calamité agricole" edo laborantxa kalte bezala ezagutua izan da ofizialki. Horrek erran nahi du makurrak jasan zituzten laborariek
dosierrak bete behar...
Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a
Elkarretaratzea
Urtarrilaren 5ean Azkainen elkarretaratze bat antolatua izan da, Mikel Iraztorza Parisen auzipetu duten egunean. Iluntzean 80 lagun bildu dira plazako aterbean Mikeli sostengua erakusteko eta konponbide garaia dela aldarrikatzeko.
Diru bilketa
Anthony Urangak, 32 urteko azkaindarrak, diru bilketa bat abiatu du Interneteko plataforma batean bere laborantza egitasmoa burutzeko. Garapen jasangarriaren ikuspegiarekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016