Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a

"Denbora libreko tailerrak"

Hergarai ibarrean beste 2 liburu-kutxa plantan jarriak izan dira. Jadanik bat ezarria izan zen Lekunberriko plazan, orain Duzunaritzeko Herriko Etxe sahetsean eta bestea Mendibeko herriko gela ondoan aurkitzen ahalko dira.

"Denbora libreko tailerrak" elkarteak urtarrilaren 13an (20:30), Lekunberriko gelan, urteko biltzar nagusia eginen du, Hergaraiko herritarrak parte hartzera gomitatuak dira.

Bestalde urtarrilaren 22an (10:00-12:30) Amaia Castorene, "Apetitu On" elkartekoak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a

"Bizkar Besta" - Kirola

Urte berri on deneri, kazetako buruzagieri, antolatzaileeri, herri bakotxetako berriemaileri eta irakurleeri, 2023ko urteak ekar dezala bakea munduan eta pasa dezagun urtea alaitasunean denak elgarrekin elkar sustengatuz.

"Bizkar Besta"


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a

Ezkia ikastolaren 50 urteak - "Les engagés"

Ezkia ikastolaren 50 urteak

Hilabete huntako gertakaria Bastidan iraganen da. Alabainan herri hortako haur anitz Ezkia ikastolatik pasatu eta pasatzen dira eta haien burasoek deliberatu dute urte betetze hortan parte hartu behar zutela. Hortako kontzertu aparta proposatzen dute, urtarrilaren 21ean, Inessa Gachen gelan.

Arratsaldeko 7etarik goiti, tokian berean talo eta edari salduko dira. Lehen partean Lauburu taldeak kantatuko du (20:30), talde hau Aldude eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a

Pilota - E.H. mus txapelketa - Urruña aldizkariaren - Loraldiberri - Seaskaren egutegia - Herriko Etxearen logotipoa

Urruñako pilotariak txapeldun

Abenduaren 11n jokatu zen Iparraldeko Esku Huskako Pilota Txapelketaren lehen mailako finala Irisarrin. Bixente Bideondo eta Iñaki Etxegoin urruñarrak Agirre eta Benesseren aurka ari izan ziren eta urruñarrek zuten irabazi 40/24 emaitzarekin. Beraz, Urruñan baditugu txapeldun berriak. Zorionak Urruñarrak Pilota elkarteari eta bereziki Bixente eta Iñakiri. Aupa euskal pilotariak!...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a

Egoera zibila - "Laminosine" ikusgarria - Herriko bozak - Sasoiko enplegua

Abenduko sortze eta heriotzak

Urte berri hau ontsa hasi dadin nola ez aipa azkeneko sortzeak, hauek izanen baitira etorkizunaren oinarriak. Horra zoin seinalatuak izan zauzkigun: Iustede-Leroi Lukene Gaztain-bidea karrikan, Leizagoyen Unai Olano-Bidaxuna bidean, Fakhfakh Elijah Bilanoa karrikan.

Heriotzen aldetik, Heyne Robert 85 urterekin.

Dantza-ipuinak-musika ikusgarria...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 12a

Besta-komitean

Bixintxoak, herriko bestak, hiriak duen patroin saindua ohoratuz, Jondoni Bixintxo, kasik hor berean ditugu, hemendik aste baten buruko hasten alabainan, hilabete hunen 20an, ortziralearekin. Lehen hitzordua mus lehiaketa, parropiako gelan iraganen dena. Egitarau nasaia pikoan ezarria eta, herritarren bazkaria besta horren bigarren igandean, urtarrilak 29. Besta-komitea tira-hala lanean ari da azken apailuak gogoan. Gora-behera askoren ondotik, berritua izana da, aspaldian barne den andana...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016