Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Sortze - Urte berri on

Sortze

Bi sortze ukan ditugu joan den hilabetean gure herrian. Abenduaren 12an sortu da Bideondoko Nathalie eta Sébastien Nicolas bikotearen bigarren haurra, Melissa-Coeur izendatu duten alaba. Jakin dugunaz, Olhaberria lotizamenduan eraikitzen ari dira beren ohantze berria. Eta abenduaren 17an, Oihanaldeko Elodie Olhagaray eta Walter Fortes bikoteak dio ongietorria egin bere lehen haurrari, neska bat ere, Thaïs izendatu dutena.

Zorionak bi sortu berrieri eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Urteberriko kontzertu sinfonikoa

Lauga gelan, Baionako hiria eta "Scène Nationale Sud-Aquitain"-ek antolaturik, Iparraldeko Orkestrak bi kontzertu emanen ditu, urtarrilaren 7an larunbatez (20:30) eta biharamunean igandez (17:00).

Urte berria ospatzeko kontzertu sinfoniko handi baten inguruan, 60 bat musikari bilduko dira. Julien Dran tenorrak eta Gabrielle Philiponet sopranoak heiekin kantatuko dute, Victorien Vanoosten orkestra buruak kudeaturik. Lekuak zenbakituak dira: 1. kategoria 20€, 2.a 17€, karta duena...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Urte berria - Urrezko eta zilarrezko ezteiak - Hondarkin solas

Urte berria

Hara... Urte bat bururatu da eta berri bat hasi. Beti bezala urte batek ekartzen ditu zorionak eta zorigaitzak... Hasi berri dugun horrek zorigaitz baino zorion gehiago ekar diezaiegula desiratzen dugu eta hortarako bakotxak egin dezakeen hura eginen duela goaitatzen.

Hazparnen hiri erdiaren berritzea da solas gehien sortzen dituen gaia. Hau aitzina ari da eta ondoko egunetan eneguak ez dira ttipituko, karriketan hari asko lurperatuko baita eta hunek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Euskal Herriko mus txapelketa - Sustrai Colina laugarren - Txomin Poveda sariztatua - Ikastolen alde - Larrun zuhaitzak - Pilota

Euskal Herriko mus txapelketaren kanporaketa

Hilaren 14an, larunbatarekin, Urruñako bigarren kanporaketa izanen da, Berttoli elkartean (16:00). Lehen kanporaketa abenduaren 16an egin zuten Pausuko Xaia ostatuan. Izenak emaiteko: 06-37-01-52-47 (Xerar). Informazio gehiago: www.ehmus.eus.

Sustrai Colina laugarren

Abenduaren 18an, igandearekin, Euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Bertsu afaria

Hiru urtez pausan egon ondoan, bertsu afaria Behaskaneko herriko gelan iragan da, abenduaren 23an. Berrogeita hamar bat lagun bildu dira, lehenik jateko eta ondotik Miren Artetxe eta Aitor Sarriegi bertsulari famatuak entzuteko. Bi orduz publikoa zoratu dute, irudimenez beteriko bertsuekin.

Zazpigarren aldia Amikuzen bertsu afaria egiten dela, Zabalik elkarteak, Bertsularien Lagunak eta Ezkukula bertsu eskolak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Lur Berriko biltzar nagusia

Aiziritzen finkatua den Lur Berri kooperatiba, 1936an sortu zen. 5.100 laborari biltzen ditu, Frantzia hegoaldean. Kooperatibak berak 416 langile ditu eta grupa osoak 5.016. Bere peko diren adarrak hiru arlotan sailkatuak dira: laborantza, laborantzako elikagaia eta banaketa. 2021/2022 urteko negozio zenbatekoa 1.361 milioikoa izan da, aitzinekoaren parekoa. Eric Narbais-Jaureguy arbotiarrak betetzen du lehendakari kargua eta Frédéric Hialék zuzendaritzarena.

Azken urte huntan hiru...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016