Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Heriotze
Joan den astean, Baionan, 101 urtetan, Marie Thérèse Flamerie De Lachapelle zendu da. Gazteko izena Ospital, Aldude Harizpenean sortua zen 8 haurridetako familia batean. Hemen, Ospital familia Lepedereko urtxo ihiziko saretegientzat ezagutua da. Thérèse-k bizia Parisen iraganik, aspaldi alargundua, Baionako xahar-etxe batetara erretiratua zen. Doluminak familiari.
Parropiako berri
Aurten, Eguberriko meza, abenduaren 24an...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
ELB sindikatuak eta Lurzaindiak mobilizaturik segitzen dute, Berruetako funtsen salmenta ez dadin nolanahikoa izan. Oroitarazteko, eremu hori bi zatitan salgai da, alde batetik 3 etxe eta 4 hektareako laborantza lurrak eta bestetik 11 hektarea. Carite jaun-andereak lehen partearen erosle ziren (3 etxe eta 4 hektarea), ez dira laborariak baina erretretatuak. Bi egiturek, salatu dute lur horiek laboraria ez den norbaiten esku emaitea.
Hori dela eta, delegazio bat Parisera joan da...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Azaroaren 4an, Maddi (Aldapakoa) eta Paskal-en (Bastionekoa) urrezko esposak ospatu ditugu.
Urrea izanez eskutan, Maddik zorrak pagatzeko gomita egin gaitu (Ze zorra??)... Axafla Baitan egun goxoa pasatu ginuen.
Memento berean, alegeran, Battitt (Mingotenia) eta Kattinen (Lorea) 51 urte esposak ospatu ditugu.
Milesker eta kuku ttiki bat Bastioneko Maiamari, ez aspaldi 100 urte bete baititu.
Agian hor izanen gira zuen Haitzen ezteiak baliatzeko... eta orain, nor ote da...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Pilotako finalen eguna
Pilotako finalen eguna, pasatu da pasatu, joan den abenduaren 11n, Irisarriko Herria trinketean, Iparraldeko Pilotaren Batzordearen gerizapean.
Huna goizeko emaitzak - Gazteak: Atzarri 40 / Irisartarrak Pilota 36. Bigarren mailan: Zaharrer Segi 40 / Atzarri 38.
Arratsaldeko emaitzak - Artekoak: Denek Bat 40 / Abarratia 34. Lehen mailan: Urruñarrak 40 / Denek Bat...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Amikuzeko Gau Eskolaren biltzar nagusia
Usaia duen bezala urtea bukatu aitzin, Amikuzeko Gau Eskolak bere biltzar nagusia egin du, joan den ostegunean, abenduaren 14an, Donapaleun duen egoitzan. 2021/2022ko urteko harat-hunatak aipatu ditu, aktibitateak eta kontuak xeheki azalduz. Txosten morala eta kontuak aho batez baieztatuak izan dira. Bulegoa ere berritua izan da.
Kurtsoez gain, Korrika urteko...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Senpereko pilotariak kantari
Baginakien talentu asko bazutela gure pilotariek, oraingoan aldiz kantuz ere badabiltza, beren abotsarekin eskainiko dituzte gantxo, aire edo punpa-lasterrak. Jadanik beren boza xarmagarri eta ozenak entzunak ginituen, gaur ere gure elizan erakustaldia emaiteko xedea dute, abenduaren 27an (19:00). Hemen aurkitzen dira trebatzaile eta gaurko pilotari batzu, haatik ez dira bakarrik ariko, hauen segidan Xiberotarrak taldeak bere errezitala...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016