Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

Olentzero - Telelaguntza- Pilota - Errugbia

Olentzero

Abenduaren 17an ilunabarrean, Olentzero eta Marie Domingi Sarako plazara etorri dira, behar zen ikusi haur horien poza, Olentzerok goxoki batzu banatu ditu eta haurrek Gabonetako kantu batzu eman dituzte. Komertsanten elkarteak eta Herriko Etxeak, Keinu gelan krakada ofreitu dute, Kiki Bordatxok ongi airostua. Bai, ilunabar hori izigarri ongi pasatu da, denak heldu eta ttiki mahaiaren ondoan bildu dira, edari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

Istripu - Ezkontza - Bizar Xuri - Eguberri - Bisita gidatuak

Istripu

Nafarroa Tuterako mendizale ezaguna, Rolando Baigorri Vicente, eroriko baten ondorioz hil da, Izpegiko lepotik Iparlara buruz zoalarik, joan den ibiakoitz goizean. Beste hamar bat ibiltzailerekin zen nahigabea gertatu delarik eta hauek dituzte sokorriak deitu. Baigorriko suhiltzaileek ere parte hartu dute salbatze entseguetan, Oronoz Mugairikoekin, besteak beste, bainan berantegi zen. Biktimak 70 urte zituen....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

Kontseiluko biltzarra - Herriko egur mozketak - Adinekoen bazkaria

Kontseiluko biltzarra

Aurtengo azkena iragan da joan den ortzegunean Landagoieneko Luther King gelan. Mintzagaiak hauek ziren:

- Mugitzeko nekezia dutenen laguntzeko batzorde bat osatzea.

- Karga transferituen ebaluaketarako M.F. Semerena ordezkari izendatzea.

- Herri elkargoaren kudeaketarako Jean Lastiri ordezkari izendatzea.

- Nerabeen formakuntzarako Mailiarenako gelen okupatzeko hitzarmena.

- Senpereko lizeoarekin Haitzekoborda...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

Minhoztarrak elkartearen biltzar nagusia - Herriko kontseilua (segida) -

Minhoztarrak elkartearen biltzar nagusia

Minhoztarrak auzo elkartearen lehen ohizko biltzar nagusia iragan berri da. Urteko ekintza nagusiak oroitaraziak izan dira.

2022ko urtarrilaren 30ean, bixkotxa eta talo jatea, karia horretara, diaporama bat aurkeztua izan zen, kartierreko behialako etxeetaz, Hazparneko "Historia Batzordeak" egin ikerketa lan bat baliatuz.

2022ko ekainaren 25ean egin zen auzoko bazkaria.

40 bat presunek parte hartu zuten umore...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

Urruñako Antzerki eskola - Olentzero eta Eguberri - Urtats gau goxoa Xaian - Komiki ederra Gau Beltzaz - Pilota

Urruñako Antzerki eskolaren ipuin berria

Abenduaren 4an, Urruñako elizaren aitzinean, arrakasta handiz egin zen Loraldiberri Liburu eta Disko Azokan, aurkeztu zuen Urruñako Antzerki eskolak bere azken ipuina: "Elenak badu anaia"izenekoa. Bilduma honetan, jadanik plazaratu duten hirugarrena. Egilea Ixabel Etxeberria dugu eta marrazkilaria Garbiñe Ubeda. Zinez ipuin ederra! Ipuin hauek diru iturri gisa egiten dute, herriko antzerki eskola lagundu nahian....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

Dolu

Dolu - Bere 91 urteekin, adin ederrera heldua, beste munduratu da Maddi Olaran Zabaletako etxekandere xaharra. Ez da alta errexa izan harentzat bizitza, bi haur ttipiren ama zelarik, gazterik alargundua, etxaldea joanaraziz, hazi zuen familia egunerokoan lanari buru eginez.

Atxikimenduz eta elkartasunez, familiarekin gaude.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016