Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Suhiltzaileen elkarretaratzea

Suhiltzaileek aitzineko egun horietan beren biltzar nagusia egin dute, holakoetan gerta daitekeen bezala, hor zauden jaun-andere ezagungarriak: Darace anderea Paueko presidenteordea, Bruthé anderea tokiko kontseilu orokorra, Guicheney komandantea, Vidal kapitaina, Beñat Cachenaut herriko auzapeza, denbora berean Pauen presidenteorde dena. Jose Acheritogaray Iholdiko suhiltzaileen buruak, ongietorria egin du eta erran du 2022an usaian bezalatsu lanaldia egin dutela, ateratze gehixagorekin,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Ondoko hitzorduak

Urte berri on eta osagarri on

Irakurle guziei, herritarrei ala urrunetik Herria astekari hunen bidez hemengo berriak segitzen dituztenei, berriketariei eta astekari huntako langileei, desiratzen diegu urte berri on eta zoriontsua, osagarri on batekin.


Nahas-mahas, ondoko hitzorduak

Urtarrilaren zazpitik aitzina muslari guziek igurikatzen duten Frantziako mus txapelketa laster abiatuko da, Euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Heriotza

2022ko urtea hasi ginuen bezala, heriotze batekin bururatu dugu. Aldi huntan joan zauku Pettan Guezainburu, Pettan Karrikaburu bere etxearen izenarekin ezagutua zena. Hor sortua duela 73 urte, 7 haurrideko familian, 5 neska eta 2 mutiko, horietan Pettan gazteena zen. Jadanik zonbait urte hauetan 4 arreba galduak zituen, beren adinik hoberenean. Nahigabe dorpe horiek jasanik, anai-arrebak erretretan etxera itzulirik, hiruak elgarrekin goxoan bizi ziren. Ongi izaiteak ez baitu betiko irauten,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Ketariatik mundura pastorala - Solasaldia - Transmisioa - Tailerrak - Euskaraldia urte guzian

2023. urte hasi berri hontan urte on eta osasun on denei!

Ketariatik mundura pastorala

Urtarrilaren 7an (15:30) Getariatik Mundura, Mixel Etxekoparrek idatzi duen pastorala Azkainen ikusten ahalko da. Nano taldeko Ihitz Iriart, Maika Etxekopar eta Beñat Larrori aktoreek emanen dute, J. Kriztian Galtxetaburu eta Mixel Etxekopar musikariekin. Denboraren arabera Xurioko pilota plazan ala Biltokin izanen da. Istorioa Getariatik (Gipuzkoa) abiatzen da eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 05a

Sortze - Téléthon- "Lurbinttoko ohoinak" - Urte berri on

Sortze

Ongi etorri Mikele ttipiari! Argitxu Etchegoin eta Arnaud Ustarroz erizainen alaba. Goresmenak buraso gazteeri. Izpegiko bideko Elhorrietan bizi dira.


Telethon

Argazkian ikusten ditugu Baigorriko suhiltzaileetarik zonbait, Telethonarentzat egin duten diru bilketaren 1.500 euroko xekea eskutan. Laguntza ekarri duten guziak eskertzen dituzte.


"Lurbinttoko ohoinak"

Hau da Adur Larreak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a

100 urte - Goresmenak

Ehun urte À¢'€'" Mende osoa iraganik mundu huntan dela, oraino pixkor dugu Mailuxa Etchepare Gaineko Etxean sortua, 1922ko azaroaren 16an. Zortzi haurrideko familia batekoa, gazterik igorri zuten, 14 urtetan, neskato, Lekorne auzo herriko Lafitte Heleta familiarentzat haurtzain. Geroztik han dago, artetan bere familiaren laguntzera jinik ere. Bere iloba guzien erdian, bai eta ere zonbait adiskide bildu dira ospatzeko urtemuga hori, berak oraino oro kudeatzen duela. Gure...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016