Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 22a
Sortze
Joan den abenduaren 8an, Bixarteko Mariuxi Cobena Urrutia eta Vincent Etcheverry andere jaunek ongietorri egin zioten Inti, Hegoa izendatu duten alabari. Gure goresmenak aitama uroseri, zorionak sortu berriari.
Mus txapelketa Auxotean, urtarrilaren 7tik goiti
Muslari guziek igurikatzen duten Frantziako mus txapelketa laster abiatuko da, Euskal Herriko xoko guzietan. Aurten finalak Bidarten iraganen dira, Pazko...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Ezinago gizon goxoa izaiteaz gain, bazuen kalitate Gillen Molimos Errekaldekoak, eskulanetarako trebetasuna, adimena eta iraupena zaukan, horregatik Bunuze eta Hoztako herri-langile izan zen aski osasun zueno. Intxauseta akanpaleku-antzokiari ere eman zion musutruk bere ahalegin guzia. Gizon idekia zen.
Natur-mendizalea eta bidai zalea zen ere parada zaukanean bere ikus eta ikasmin xaloarekin osasuna eskastu zitzaion arte, 58 urtetan zenduda,hura maitatu dugun hainbesteren...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Akademiatik... tartarika
Eusko hizkuntzaren eskutik, Jauregiberri kaian bere egoitzan, abenduaren 22an "Ekaiak badu garrantzia" hitzaldia proposatua da. Jose Ramon Etxebarriak liburuaren idazlea hor izanen da, Pauline Guellek gaualdia animatuko du.
Ekaiak badu garrantzia liburuan egunero etxean edo kanpoan aurkitzen eta erabiltzen ditugun ekai arruntak aztertzen dira, hala nola janzten ditugun zapata-zoletako apar malgua, eraikin berrien egitura...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Plazan abenduaren 16an Olentzero gaua antolatua da (19:00). Olentzerori ongietorria egiteko kantuak izanen dira. Lagunekin ikusgarria izanen da, Angeluarrak, Denentzat eta Dantz'ari dantza taldeek osatuko dutena.
Ikusgarriaren ondotik talo eta mutxiko gaualdia izanen da.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
"Anuntziazioa" - Duela urte batzu Frantxoa Garat apezak zurezko koadro pintura bat atzeman zuen Sarako erretoreneko selauruan. Mikel Duvert idazleari erakutsi zion, piska bat harritua holako gauza ederra ikustea, Mano Curutcharry Baionako kontserbatorioan ari denari erakutsi zion. Gauza ederra izanez estimatu behar zela, Parisko Louvre museoan eta Genevako unibertsitatean estimatu eta, pintura egiazkoa dela frogatu zen. Presentatzen da erakusten...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Olentzero heldu zaiku
Jakin dugunez, Olentzero bere astoa prestatzen ari da Euskal Herriko haur (eta heldu) guztiak opariz hornitzeko. Betebehar horretan, astoaz gain, Mari Domingi ukanen du lagun. Urruñara ere etorriko zaigu. Hilaren 16an, ostiralarekin (10:00), Ikastola bisitatuko du eta goiz-goizetik plazan ere ibiliko da haurrak agurtzen. Olentzero gure-gurea da, Bizarxuri ez bezala. Gainera, Olentzero euskalduna da, euskaraz bizi den (edo bizi nahi duen) herri...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016