Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Abenduaren 17a, pesta eguna
Egun berezia prestatua da Eguberri aitzineko larunbatean. Goizean usaian bezala ekoizleen merkatua iraganen da Harana plazan. Jean Lissar karrikan egun guzian mota askotako saltzaileak egonen dira. Goizean animazioak ere eskaintzen dira, Jauzika taldeko haurrek koreografia bat erakutsiko dute (10:30), Haitzmendi fanfarrea entzuten ahalko da (11:00-12:00). Arratsaldean aldiz Urtsuia karrikan egon beharko da, karrikako komertsanten soinekoak...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
"Ahozkotasunagaur"
Euskaraldiaren karietan, "Ahozkotasuna gaur" mintzaldia Azkaingo Hitza Mintza elkarteak Andoni Egañarekin antolatu zuen. Gaia, ezin hobeki lotua zen Euskaraldiaren lemarekin. Andonik, bere jakitatea hedatzeaz haratago, gogoetak eginarazi dizkigu. Hemen Hitza Mintza taldeko kideen artean saiatu gara laburbiltzea han entzun genuena.
Gutenberg:
15. mendean Gutenberg-ek inprenta asmatu zuenetik, idatziak ahozkotasunari...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Scaramuccia Larrekon
Donibane Lohizunen kokatua den antzerki elkarteak, eskainiko du Larreko antzokian "Lehen eszenak" hiru gauez, abenduaren 16an, 17an eta 18an (20:30). Antzerkilari amatur hauek, publikoarekin alimaleko energia eta alaitasuna partekatzen dute, jolasean ari balira bezala. Parte hartze librean, oren bat eta erdiz gozatzeko aukera polita, erreserbatzea gomeni litzateke:
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a Heriotze Haitzalde Etxeherriko Joseph Etcheverry 73 urtetan pausatu da, joan den astean. Laborari ekoizlea zen ofizioz. Gure doluminak Jeanne alarguntsari, Betti, Arnaud, Xabi semeeri eta haurride guzieri. Kantaldi Lagun Alai koruak Eguberriko kantaldia eskainiko dauku, Baigorriko elizan, abenduaren 18an, igandez (16:00). Memento bihotz altxagarri bat elgarrekin bizitzeko parada. Eguberri...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Heriotze - Kantaldi - Eguberri eta Urtatseko mezak - Ondarkin berexteak - Pilota
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Abenduaren 17an Herriko Etxeak eta elkarteek besta eguna antolatua dute. Goizarekin Uhaina, Leinua eta Ametza ikastolak antolaturik Olentzeroren desfilea Gilbert Desport plazatik abiatuko da (10:00), auzoz-auzo ibiliko da, Les Pins zahar-etxetik pasatuz, Plaza Berrin bururatzeko aperitifa, talo eta mutxikoak.
Memento berean Herriko Etxeak eta Gazte Komiteak La Perle gelan merkatu animatua antolatu dute, jateko eta edateko posibilitatea izanen da. Merkatuan 25 artisauek beren obrak...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Eguberri kasik hor berean, Olentzero ere ernatzen ari zauku! Ortziral goizean, Ziburuko eskoletan izanen da. Ikusiko du Ziburuko haurrak zoin xintxoak diren! Agian ez dute halere sobera akitaraziko ezen arratsaldeko 6tan berriz hor izan beharko du karrikaz-karrika itzuli handi eta alegera baten egiteko, Ziburu Euskaldun elkartea eta Kaxkarotenea ikastolak gomitaturik.
Bestalde, asteburu guzian, tailer asko eta elgarretaratze goxo zonbait, beti Eguberri gogoan. Igande goizean (10:00)...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016