Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Euskaraldia bururatua baldin bada, aitzineko astean Gamarteko haurrak ere beren manera mobilizatu dira euskararen alde. Herriko plazan fresko ederra tindatuz.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Ametza ikastolak gasaren faktura 8 aldiz goratu zaiola eta, berogailuak hetsi behar ukan zituen, 99 haurrek klase hotzean kurtsoak segitzen zutela. Joan den astean jakinarazi du Arrasateko Arizmendi ikastolak, Hiriburuko ikastolaren sustenguz diru bilketa egin duela eta 5.500 euro bildu ditu. "Ikasgelak berotzeaz gain, gure bihotza berotzen du ere, Arrasateko gure adiskideak bihotzez eskertzen ditugu!" Ametza Ikastolak iharduki du. Diru iturri horri esker, negua gainditzen lagunduko du....
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Anai-Artearen historia ostiralean
Amotz-Larraldean abenduaren 9an (18:00), emanen den mintzaldiak, Txomin Hiriart-Urruty-ren bitartez, sortu behar luke ikusmin handia entzuleen aldetik. Hizlariak kondatuko du Anai-Artearen historia, 1969an sortu zenetik bere amaiera arte, 2021ean. Noiz, nola, nork eta zertarako sortu zen elkarte hori, garai gogor eta bortitz batean errefuxiatu asko etorri baitziren Hegoaldetik laguntza eta babes toki baten bila. Euskaldunen arteko...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Haurren jostalekua
Berritze lan batzu eginik, haurren jostalekua berriz irekia da, segurtasuna eta erosotasuna ekartzeko beharrezko lanak eginak izan dira. Soropila ere sintetikoa ezarria izan da. Antolaketa horieri esker haurrak gostuan jostatzen ahalko dira, segurtasun gehiagorekin.
Beraz oraindanik jostatzera jiten ahalko dira.
Eskubaloia
Nazional2 mailan lehen taldeak 28/26 irabazi du Beglen. Emaitza biziki ona,...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Herriko Kontseiluaren bilkura
Urteko azken bilkura abenduaren 8an iraganen da, Elgar zentroan (20:00), Emile Lavigne gelan. Nahi duen herritarra joan daiteke bilkura horren begiratzera eta entzutera, isilik egoitekotan.
Ondoko gaiak aipatuko dira: administrazio orokorrari lotuak, diru harat-hunatak, giza baliabideak, eskolak, herriko funtsak, bizitegiak, bideak eta laborantza gaiak.
Mus xapelketa Urkoin
Laster hirurogeita hamar...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Heriotze
Joan den astean zendu zaigu Gehexaneko Nadine Barnetche, sortzez Gasquard (Lapurdi Jatsukoa), 61 urtetan. Gaztettoneko Panpirekin ezkondua zen eta bi seme-alaba bazituzten, Sébastien eta Cécile. Oroit gira haatik Panpi senarra galdu zuela 2008an, 49 urtetan, minbiziak jorik. Maluruski, Nadineri ere minbizia lotu zaio. Arta frango ukanik, esperantza aldiekin, ororen buru Belharra klinikan eman du azken hatsa. Miarritzeko erraustegian egina izan zaio azken...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016