Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 08a
Zangoak Arin
Zangoak Arin taldeak egin du aurtengo azken elgarretaratzea, hazilaren 26an eguerditan, Beran, Zalain jatetxean. Bazkari on baten egitera 60 kide baziren etorriak eta hola izan da Jose eta Amaia sukaldariek prestatua. Denek elgarrekin euskal kantuak eman dituzte eta eguna umore onean bukatu dute. Elkartearen bulegoak denak eskertzen ditu, jatetxe eta kide guziak.
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a Biltxoko euskararen alde Baionan kokatua den euskararen aldeko elkarteak asteburu huntan programa interesgarria proposatzen du. Ostiralean abenduaren 2an Euskaraldia kanpainaren azken eguna dela eta, bertsu-poteora gomitatzen gaitu (18:30). Biltxokotik abiaturik ostatuz ostatu, txaranga lagun ibiliko dira. Biharamunean euskararen nazioarteko eguna kari, animazio desberdinak antolatuak dira. Lukas Hiriart-ek ipuin kontaketa antzeztu ikusgarria emanen du (10:30),...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Biltxoko euskararen alde - Jon Sarasua konferentzia - Bestentzat afixa lehiaketa
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
"On Egin" behartuenentzat gune berria
"On egin" elkartea prekarietatean diren pertsonez arduratuko da, lehen aldikoz azaroan gune bat ideki du. Azaroaren 10ean laguntzaile guziak bildu dira Joël Courtie elkarte buruaren inguruan.
Gune egokian plantatua da, Jondoni Bixintxo kolegioaren zuzendaritzak proiektuarekin bat egin du eta ikastetxearen jantokia eskaini du. Helburua da behartsueneri ostegun guziz otordu bero baten eskaintzea....
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Ekilore taldearen diskoa salgai
Xerar Urrutia Jorajuria, Garazi Cristobal Azkarate eta Dabid Gutierrez Lertxundi dira Ekilore taldea osatzen dutenak eta berriki lehen diskoa plazaratu dute. Xano Haltzueten estudioan grabatua da, zortzi kantu ditu bere baitan: Gerla galduaren oihua, Egia garestia dala, Jainkosa galduari, Oihane, Hegoa, Arrano Beltzaren itzulera, Oroitzen naiz eta Hautuaren tenorea izenekoak. Gehien-gehienak Xerar Urrutiak idatziak eta musikatuak dira....
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Biltzar nagusi
Baztandarrak elkartea biltzar nagusiz bildu da azaroaren 19an, larunbat arratsez. 42 kide dira, horietan lau berri: Tanguy Bouin, Carole Bidegain, Gisèle Etcheverry eta Camille Labarthe. Aurtengo lasterkaldiak aipatuak izan dira, bereziki gure mendietan iragan diren uztaileko horiek. 24 km-koan, 400 parte hartzaile izan ziren (98 emazte, 302 gizon), 336 helbururat heldurik, Joseba Larralde irabazle gizonetan, Sarah Dinclaux emazteetan. 45 km-koan 275...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Heriotze
Joan den astelehenean, azaroaren 21ean, zendu da Joachim Saint Paul. Doi-doia 65 urte zituen Joachim-ek, bihotzeko batek eraman du ezustean eta egun guti barne. Ehorzketa elizkizuna iragan da Itsasuko elizan, joan den larunbatean, jendalde ederra bildurik.
Azken agur ederra egina izan zaio Joachim-i, familiari doluminak berritzen dizkiogu astekari hunen bidez.
Euskaraldia
Erran ginezake azken txanpan sartu dela...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016