Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a

Heriotze

Ibiakoitzean iragan dira Pettan Dounat,Saldunbidekoaren ehorzketak.

1931n sortua zen eta ama bederatzi hilabete zituelarik galdua zuen. Bigarren ezkontzatik sortuko dira lau haurride.

Gizon langilea, beti etxaldean egona. 2001ean, etxaldea bere iloba Stephan-i pasatuko dako.

Martxotik hunat eri etxetaneta xahar-etxean zagon.

Doluminak familia guziari.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a

Dolu

Egun bat arte, bi ehorzketa izan dira herrian.

Lehenik, Maddi Zaldunbide Aroztegikoa 96 urtetan, alaba eta hiru semeren ama izana zen emazte baliotsua.

Biharamunean, Léonie Agerre Arrozidigoinekoaren aldi zen 87 urtetan, hau hiru alaben ama izana eta ere etxekoandre arduratsua.

Bi familien penari juntatzen gira.


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a

Zabaliken biltzar nagusia - Téléthon - "Aïe! La note est sucrée!!" erakusketa

Zabaliken biltzar nagusia abenduaren 2an Donapaleun

Zabalik elkarteak, euskara elkarte bezala definitzen du bere burua, dozena bat urte hauetan. "Hizkuntzidio"bat bizitzen dugula dio biltzar nagusiko gomitan eta horren aitzinean hiru lan sail jorratzen dituela azpimarratzen du: euskalgintza saretzea Amikuzen, arnas-uneak sortzea euskaldunak aktibatzeko hizkuntza erabiltzean, jendartea eta instituzioeri buruz sentsibilizazio lan baten eramaitea gaiari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a

Erakusketa - Orkestra sinfonikoa - Black is beltza II: Ainhoa - Téléthon

Erakusketa

Ezkia ikastolak 50 urteen ospatzeko eramaiten duen sailean, erakusketa bat antolatzen du: Gauargi. Maritzuli dantza konpainiak sortua du, "Bestaz besta eta jantziz jantzi". Abenduaren 1etik 16ra ikusten ahalko da, Pierre Espil mediatekan, liburutegiaren idekitze tenoreetan.

Orkestra sinfonikoa elizan

Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua iraganen da, abenduaren 2an (20:00), Jean François Rivet-ek zuzendurik,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a

Eguberriko merkatua - Zazpiak Bat-eko 50 urte - Pilota

Eguberriko merkatua

San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik, hazilaren 26an larunbatez egun guzia iragan da, Lur Berri gelan. 17 mahai baziren, ikastolak ere bazuen berea burasoek antolatua, azkeneko huntan gauza guziak berek egina zituzten, lana ibili dute. Denek gauza ederrak bazituzten, partikularki haurrentzat, Eguberri hurbildua baita, helduentzat ere denak bat bertzea bezain ederrak. Buraso batzuek haurrak mozorrotu dituzte, ikusi behar zen haur horiek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a

Erakusketa - Etxea filma - Liburu aurkezpena -

Erakusketa

Liburutegian eguzki sistemako izarbeletaz erakusketa ikusten ahalko da, abenduaren 16 arte. Edozein argibiderentzat deitzen ahal da Yago, 05-59-54-68-30 zenbakira.

Etxea filma

Euskaraldia dela eta, Azkaingo Gau Eskolak eta gaztetxeak ''Etxea'' filmaren proiekzioa eta egilearekin solasaldia antolatu dute, abenduaren 2an (18:30), Kilika gaztetxean. Ondotik poteoarekin eta musikarekin gaualdia segitzen ahalko da, beharriak adi-adi...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016