Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Abenduaren 10ean Lekorneko Hodi Aldean gaualdia proposatua da. Taloak jatean eta trago bat edatean "Makean Kantuz"-ek animatuko du lehen partea (19:00), ondotik Adar taldeak dantzaldia eskainiko du "Bal trad" deitua (20:30). Sartzea kitorik da, nahi edo ahal dena emaiten da.
Gaualdi hortako etekinak Eskuz Esku etorkinen alde lan egiten duen elkartearentzat izanen dira.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Euskal selekzioaren alde besta
Azken munduko pilota txapelketan, euskal pilotari batzuk aldarrikatu dute euskal selekzio baten beharra. Nahiz eta Euskadiko Selekzioaren ofizialtasuna bidean den, gauza anitz galdezka gelditzen dira. Egun hori antolatua da aldarrikapenak entzunak izaiteko eta geroari buruz gogoeta baten egiteko asmoarekin.
Karia horretara abenduaren 3an, Makeako ezkerparetan ekimena antolatua da.
Eguna (14:00) mintzaldi batekin hasiko da,...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Aitzineko astean Xuti Gazte mugimendua herriko golfean sartu da. Larrialdi klimatikoari buruz, ur eskasa dela eta, plantan jarriak izan diren neurriak ez direla berdinak izan aberatsentzat, Golf zelaietan murriztapenik gabe funtzionatzen segitu dutela salatu nahi ukan dute.
Klimaren aldeko engaiamendu handia dutela adierazi dute, beren etorkizuna baita jokoan. Udazken huntan egin duen beroa, deserosoa izaiteaz gain, kezkatuak dira ere neguan etor daitekeen hotzaz. Ekintza horren bidez...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Ziburuko Kaskarotenea ikastolak Eguberriri buruz salgai ditu garagarno saskiak, 20 eurotan seikoak, 35etan hamabikoak. Hamabi garagarno egile, denak ondo hauetakoak, partzuer jarririk sail hori biziki polliki sustatzeagatik. Edateko hautak denbora berean obra balios bat laguntzeagatik! Kaskarotek maite dute garagarnoa eta beste frangok ere ba!
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Mixel Etcheverry, Esnausu Tatolan sortua, Ezpeletan 87 urtetan zendu da. Gazterik Amerikara joan zen eta urte multxo bat han iragan eta Euskal Herrira berriz itzuli zen. Lan denbora Kanboko arta etxe batean iragan zuen. Maria Paula, bere espos lagunarekin, Ezpeletan bizi zen.
Doluminak bere espos lagunari, bere 3 semeeri eta beren familiari.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Euskaraldia ostiralean bururatzen dantzarekin
Beti euskararen erabilpena sustatzeko xedearekin, Euskaraldia kanpainak segitzen du oraino gure herrian. Joan den ibiakotz iluntzean, Quizz gaualdia ongi iragan zen, 20 bat haur eta helduren parte hartzearekin, 4 ekipoekin hasiz hastapenean eta biekin bururatuz finalean. Galdeak edozein motakoak ziren, kultur orokorekoak, kirola, aktualitatea, musika, tokiko ala urrunagoko geografia saileko eta beste. Quizz gaualdia 3...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016