Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Afrikaeuskadi elkartearen braderia
Abenduaren 5a arte, portuko Erretegian Afrikaeuskadi elkarteak salmenta bat antolatzen du (10:00-19:00).
Hor salduak diren gauzak Afrikako Kinshasan eta Brazzavillen diren karrikako haurren laguntzeko dira.
Euskal Herriko eta itsasoaren historia ezagutuz
Vincent Hiribarren sortzez Donibane Lohizunekoa da, historialaria, Elkar argitaletxean "A la découverte des basques et de la...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Komentuko kapera obretan
Azken egun hauetan ikusi dugu muntatzen seroren komentuko kaperaren inguru guzian aldamio ederra, obra batzu egiteagatik. Kapera hori eraikia izan da 1878 eta 1883 urteen artean. Jakin behar da lehenago kapera ttipiago bat bazela toki hortan berean eta hura kendurik handiagoa eraikia izan da, gaur egun ikusten dena. Kapera Doloretako Ama Birjinari eskainia da. Ondotik bi emendatze izan dira, 1933an eta 1947an, seroren kongregazioa sortu duten...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Heriotze
Jean-Pierre Marcel Germanicus pausatu da 75 urtetan. Normandiarra sortzez, Gaineko karrikan bizi zen eta herritar anitzek ezagutzen zuten, etxez etxe ibili baitzen urte andana batez, kaseta banatzen.
Jocelyne Dauly 78 urtetan zendu da. Paristarra sortzez, Izpegiko errekako "Gaineko Legasan" iragan zituen anitz urte, bainan duela zonbait hilabete alargundu eta, karrikako Legarretenera jina zen...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Dolu
Sortzez Iroz Ezterenzubin sortua zen Gabi Oyarzabalekin ezkondua, denentzat Errekaldeko etxeko anderea 80 urte zituen. Duela zonbeit urte Lutxiborda zahar-etxera erretiratua, burua nahasten duen eritasun bitxi horrek joa. Bost haurren ama zen, familia guziari dolumin zintzoenak.
Eskubaloia
Nazional2 mailan 1. taldeak puntu batez, 28/27, irabazi du Limoges taldeari. Garaipen beharrezkoa xapelgo hondarrean balio izaiten ahal...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Errugbia izarren artean
Senpere eta Zibururen arteko partidan, Thierry Dusautoir, Matt Giteau, Richie Mccaw, Christian Califano eta Jonny Wilkinson, horra noren bisita ukan duen gure kirol zelaiak. Gure ekipoa 18/13 nagusitu baldin bada ere, emaitza anekdotikoa litzateke, haatik goi-mailako jokolari hauen presentzia, nunbait historikoa izanen da herriarendako. Alabainan, dokumental baten muntatzen ari direlakoz, herri ttipietako errugbiaren inguruan, horra zerk...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Eguberri gogoan
Aitzineko bi urtetan bezala, herriko sozial-zerbitzuak muntatzen du elkartasun sail berezia Eguberriri buruz. Jendea deitzen du opari batzuen eskaintzera behartsu diren familieri. Izan jostagailu, liburu ala beste, denak gauza berriak izan behar, ez jadanik norbaitek eskutan ukanak. Delako zentro horrekin harremanetan jarri behar da, edo harat agertuz ala deituz 05-59-47-92-87, ikusteko zer opari eskainiko den eta zoin adinetako haurrarentzat. Untsalaz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016