Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a

Loraldiberri liburu eta disko azoka - Tarrapatakan kantuz - Ixabe taldearen diskoa - Xerar Urrutia olerkariaren uzta - Pilota

Loraldiberri liburu eta disko azoka

Abenduaren 4an, igandearekin (09:00-14:00), Loraldiberri izeneko lehen liburu eta diskoa azoka izanen da herriko plazan, elizaren aitzinean. Antolatzailea: Urrunaga elkartea eta laguntzailea Berttoli elkartea. XIX. mendearen erdialdean euskal kulturaren loraldia izan zen Urruñan eta Euskal Herri osoan, Antton Abadiak piztua eta diruz lagundua. Orain, azokarekin orduko loraldia ekarri nahi dute urruñarren burura. Hogei bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a

Eskubaloia - Liburu berri - Hazkurri Bankua

Eskubaloia

Nazional 2 mailan, 1. taldeak 22/26 galdu du Hendaiaren kontra, partida guzian ongi ihardukiz, bainan hondarrean amor eman behar ukan du. Partida hau departamenduko derbiaren kontu zen.

Neskek Frantziako koparen kontu, erregional mailan 22/19 irabazi du Oloron Luck de Bearn taldeari.

Balentria ederra, ozka bat gorago baitira.

Kanbo-Irisarri 2. taldeak ere 33/32 irabazi du Bosdarros-eko ekipoaren kontra.

Heldu den larunbatean gizonen 1...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a

Manaslu dokumentala

Arazoaren 27an, igandea (17:30), Aiglon zinegelan berriz Manaslu mendian egin espedizioari buruzko dokumentala ikusgai izanen da. Ondotik Fredo Arburua, Maialen Berterreche eta Jakes Sallaberemborde hor izanen dira, publikoarekin hitz egiteko. Azken aldian jende anitz kanpoan gelditu ziren leku eskasagatik, beraz hobe aski goiz etortzea!

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a

Eguberri Hergarain

Azaroaren 25ean ostiralarekin Behorlegin kantaldia, aitzin (19:00) taloak plazan eta ondotik kantaldia elizan (20:30): Hergaraiko haurrak, Kanta Hergarai, Xiberotarrak eta beste sorpresa zonbait... Kantalditik landa plazan taloak eta nahi duenarentzat xokolate esnea eta bixkotxak eskainiak izanen dira.

Azaroaren 26an, ibiakoitzez (15:00-19:00) Mendibeko gelan: jokoak, krakada eta etxera eramaiteko lekuko mozkinekin egin tartifletak. Manatzeko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a

Dolu - Feria

Dolu

Bada orori gogoetarazten duen eritasuna, barkatzen ez duena, zorigaitzez hortaz joa izan da Marie Elise Montolieu. Eritasunak 67 urtetan bereganatu du, oraino gaztea diote, diogu. Hiru alabaren ama horrek bururaino nahi ukan du gaitzari xutik iharduki.

Marie Elisek uzten dauku emazte goxo bezain laket baten oroitzapena, familiari errotik atxikia, bere irri goxoa lekuko. Ehorzketa egunean mundu bat bildu da, otoitz eta kantuetan parte hartuz, amodiozko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a

Mintzodromoa Hendaiako Gaztelu Aretoan

Euskaraldiaren baitan, Irun, Hondarribia eta Hendaiako Herriko Etxeek, Bidasoa-Txingudi kontsortzioaren laguntzarekin, abenduaren 2an "Mintzodromoa" antolatua da, "Bidasoan biz(h)itza. Euskararen korronteak busti zaitzala" lelo pean.

2018an Irunen egin zen azken Mintzodromoaren ekitaldia, Bidasoa-Txingudi Partzuergoak berriro antolatu nahi ukan du, euskaraz normaltasunez hitz egiteko helburua du. Ekitaldia Hendaiako Gaztelu Aretoan iraganen da (10:00-12:00), Euskaraldiaren kanpainaren...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016