Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Antzerki-dantza ikusgarria
Azaroaren 25ean (19:30), La Perle gelan "Nire azalean zeruaren urdina", 2016an Heletan sortu Batcharte dantza konpainiak emanik.
"Zazpi emazte taula gainean... gorputz horietan atzemaiten da poza, indarra, maitasuna. Haien botzen eta gorputzen bitartez, orain badakigu bozkarioa ez dela beti hor izan. Oholtza gainean, nortzuk diren, zer bihurtu diren kontatuko dute... gehiegizko hitz hortaz geroztik. Gorde ezin den urdin...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Haritz Barnen film-eztabaida eta konferentzia
4ème de cordée, Manaslu 8163m - Iparraldeko hiru alpinistek: Frédéric Arburua, Maialen Berterretche eta Jakes Sallaberremborde, Himalaian kokatzen den Manaslu mendia igo dute. Abentura hunkigarri eta arriskugarri hori filmatu dute eta dokumentala zinema geletan agertzen dute, ondotik ikuslegoarekin solastatzea proposatuz.
Hori eginen dute Hazparnen azaroaren 25ean (20:30)....
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Asteburu honetan "Azaroan lore"-k segitzen du. Azaroaren 25ean, Pelerenia (19:00), istorio misterio, Xan Errotabeherek idatzi ipuinen bidez bidaiatuko gira. Biharamunean Eleketa konpainiaren "Iki mihi klik" ikusgarria begiratzen ahalko da (16:30) eta ondotik Itzuli konpainiaren "Oihana" ikusgarria emana izanen da (18:30).
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Pilotako finalak
Joan den larunbatean iragan dira gure herriko lehiaketaren finalak, esku-huska, trinketean. Jendea saldoan bildu da, guti aire hastapenean, aldiz azken finalarentzat trinketa tanpez betea zen. Lehiaketak lau maila bazituen, ondorioz lau final jokatu dira.
Laugarren mailan, Andoni Allot eta Cyril Arambel 40, Sébastien Ospital eta Tomas Landaboure 7. Hirugarrenean, Roger Etchevers eta Pierre Cedarry 40, Iban Casemajor eta Xalbat Bidondo 26....
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Duela guti, zendu da Arño Harizpuru Urrutikoa, 90 urtetan. Hainbeste urtez Ibarlako auzapez egon zen eta dudarik gabe segurta daiteke izan zela Oztibarreko lehen hautetsi abertzalea bere ahalegin guzia egin duena herriaren alde. Adina dugunok oroitzen gira herriak izan zuen euskal kulturaren aldeko oldea: antzerki urtaldi bikain haiek eta gero Etorki balleten Ibarlaratzea, Apezetxean baitzuten lantoki-egoitza beren turnaden artetik. Arño ezagutu dugunok bagenekien haren emankortasun...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Sortze
Joan den azaroaren10ean, Erreñetean bizi diren Amélie Aunon eta Bruno Hirigoyen andere jaunek Luken izendatu duten semeari ongietorri egin zioten. Gure goresmenak aitama uroseri eta zorionak sortu berriari.
Euskaraldia: Pontx pailazoaren eta kantu bazkariaren arrakasta
Joan den astean erran ginuen, Euskaraldiaren karietara gure herrian programa ederra pentsatua zela, 4 animazio proposatuz. Joan den asteburuan berean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016