Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

"Route du Rhum" - Manaslu mendiaren sokada dokumentala

"Route du Rhum"

"Route du Rhum" itsasoko norgehiagoka famatua, Bretainiako Saint-Malo eta Guadalupeko Pointe-à-Pitre lotzen dituena, 6.562 kilometroko distantzia eginez, joan den astean abiatu da. Jean-Baptiste Daramy donibandarrari barkarkako lehiaketa huntan ez zaio anbizioa falta, bigarren aldikoz parte hartzen baitu. Azken aldian bere kategorian 10. postuan bururatu zuen, ikusiko aldi huntan zenbatgarren aterako den, zorte ona desiratzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Baleako solasaldiak - Euskaraldia

Baleako solasaldiak

Baleak elkarteak, azaroan antolatu eztabaida zikloaren baitan, beste bi gaualditara gomita zabaltzen du. Lehena ostegun huntan, azaroaren 17a (18:30), Irati Fernandez, Ainhoa Dubrana EHZko laguntzaileak eta Mattin Irigoyen antzerkigilea "Euskal kultura VS frantses kultura" gaiaren inguruan solastatuko dira. Ondoko ostegunean, azaroaren 24an (18:30), Peio Jorajuria Seaskako presidenteak "Hezkuntza belaunaldi berrien borroka leku" gaiaren inguruan...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

3 minutu gorputza iratzartzeko

Libe Goñik Har ezazu 3 minutu zuretako idatzi liburua da, azaroaren 19an Mediatekan izanen da (10:30). Nola zabaldu gure 5 zentzuak ariketa erraz batzuekin? Gure kemena nola indartu eta osasuna hobetu? Hori dena gure buruari egunean 3 minutu eskainiz lor dezakegula azalduko du.

Euskaraz, bapateko itzulpenarekin.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Arberoa denda berriz abian da

Arberoa Ikastolak bere Eguberriko denda berriz idekitzen du: Euskarazko mezuekin apaindurik kuadro, kikara, eskubotil, Eguberriko apaingarri, etab...

Aurten ere berrikuntzak atzemanen dituzue: taulierrak, aterkiak eta apaintzeko zakuak!

Salmenta Interneten bidez iraganen da abenduaren 4a arte: https://arberoadenda.wixsite.com/ikastola

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Argi gutiago - Ez ahantz! - Odol emaite - Arno berri

Argi gutiago

Eta bai, kantu bera edo bertsua entzuten da denetan, argindar gutiago behar ginukeela erre, gure onetan eta denen onetan. Ziburun ere herriak akuilatzen du gisa hortako saila eta bilkura batean argitasun parrasta bat emana izan da. Azaroaren 15etik aitzina beraz, eta hiru hilabetez bederen, ikusiz gauzak nola itzulikatzen diren, argia hilen da karrika askotan, gauerditik goiti eta goizeko 5ak eta erdiak artean. Lekuka, jende gehiago ibilki den toki...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a

Gaztaina eta kantua - Euskal kantua - Euskaraldia

Gaztaina eta kantua

Gaualdi arras goxoa bizi izan zuten 50 lagun inguruk azaroaren 5ean, larunbat arratsarekin. Gaztainak ongi erreak eta euskal kantuak uztarturik, Pinoeneko Erramunek pianoan lagundurik, atsegin handia hartu zuten denek gisa hortako elgarretaratze herrikoi eta sanoarekin.

Euskal kantua

Kantua maite dutenek ez dezatela duda, euskal kantuen errepikaldia ostiraletan (20:00) iragaiten da, hamabostetarik, Arrume gelan....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016