Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Etxebizitzaz konferentzia
Alda etxebizitzaz arduratzen den elkarteak, azaroaren 21ean (19:00), Glain-en kokatua den Elkarteen Etxean etxebizitza larrialdiari buruz konferentzia emanen du. Hor izanen dira François Ruffin NUPESko deputatua, Cécile Duflot "Oxfam France"-ko zuzendaria eta etxebizitzako ministro ohia, Jean-Baptiste Eyraud DAL elkarteko boz-eramailea eta Sarah Coupechoux Abbé Pierre Fundazioko kidea.
Mediatekan bi...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Huna orain lau urte, buruz-burukako eskuzko lehiaketa antolatua dela Milafrangako trinketean, Eric Cachenaut Eskulariko lehendakariak abiarazi eta segiarazten duena.
Aurtengo lehiaketa azaroaren 12, 18, 19 eta 26an iraganen da, lehendakariak azaroaren 9ko prentsaurrekoan sostengatzaile guziak eskertu ditu, alabainan haiek gabe lehiaketarik ezin litzateke antola.
Oroitaraz dezagun, Eskulari Pilota elkarteak 4 herri lotzen dituela: Beskoitze,...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Pizza gaua
Ortzaizeko ikastolak pizza gaua antolatzen du, heldu den larunbatean, azaroaren 19an. Aitzinetik manatu eta etxera ekarriak izanen dira, arratseko 7etarik harat. Osteguneko, 17ko manatu behar dira, deituz Anita zenbaki huntara 06-73-53-94-40. Hiru motako pizzak izanen dira, bakotxa 11 eurotan: Baigura (onddo, xingar eta gasna), Iparla (tomate eta hiru gasna) eta Jara (tomate, arteki txorizo eta ardi gasna).
Xanpain...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Hola erran daiteke, Airoski gelan ari ziren 4 taldeek beren partidak irabazi baitituzte. Lehen taldeak 26/24 irabazi du Bruges33 multxoko lehenari. Prenazional mailan 2. taldeak irabazi du ere Bruges33 bigarren taldeari. Frantziako xapelgoaren kontu, 18 urtez petik den Irisarri-Atharratze taldeak 37/25 ederki irabazi du Balmakomultxoko lehenari. Balentria ederra Balmako taldeak orain arte partida guziak irabaziak zituen. Nesketan prenazional mailan, Kanbo-Irisarrik 38/26 irabazi du...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Euskaraldia 2022
"Ahobiziak erne eta belarriprestak xut!" Erranaldi labur hortan erraiten da azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen den hirugarren Euskaraldiaren helburu guzia: euskararen erabilpena sustatzea, dakitenak eta ikasten dutenak mintzatzera lehiatuz eta beste guziak euskara entzutera gomitatuz. Karia hortara hainbat ekitaldi antolatuak dira bazterretan eta huna asteburu huntakoak Itsasun:
Azaroaren 18an, ostiral huntan: "Haizea dator"...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Sorhapurua jauregian azaroaren22an (18:30) oroitzapenak eta aipamenak, Daniel Landartek
prestatu mintzaldia, irakurleak: Kattalin Sallaberry eta Pantxoa Etchegoin izanen dira.
Mintzaldia bi zatitan izanen da: lehenik Daniel Landartek izkiriatu haur denborako oroitzapen zenbait entzunen dituzue. Ondotik, hiru Donoztiritarren bertsuak eta idazkiak aipatuko dituzte. Hauek dira: Jean-Baptiste Etcheberry apeza (Basagaitzekoa), Piarres Bidegaray (Mintxe) eta Maurice Sorhouet (Urruti)....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016