Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Bi liburu berri

Bi liburu

Ximun Xori ou le cul du cow boy

Honela deitzen da Anne-Marie Michaud Duhour andereak idatzi azken liburua. Hunen aita, Ximun Duhour, Hazketa Xoriatean sortu zen, 1922ko apirilaren 22an. Ikasketak seminarioan egin zituen eta asko idazten zuen. Biziaren gora behereri esker bere espos laguna ezaguturik Marokon bizitzera joan zen, bere emaztearen familiak han zuen etxalde batean laborari. Bainan Marokon, 1973an, erregearen manuz,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Baleako solasaldiak - Pasabidea ideki

Baleako solasaldiak

Xebax Christy Alda mugimenduko kidea, azaroaren 10ean (18:30), Baleak elkarteko egoitzara etorriko da, etxebizitzaren arazoaz hitzegitera.

Pasabidea ideki

Omiasaindu egunean Hendaia eta Irun artean hetsia den pasabidea, Hego eta Ipar Euskal Herriko mugimendu, sindikatu eta alderdi politikoek burdin sareko hariak moztu dituzte. Hurbilduak zirenek behar gabeko neurri horien geldiaraztea eskatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Sortze - Ezkontza - Pilota: munduko xapelketa kari - Euskaraldia - Arrola 80 urte

Sortze

Gabi Camille, Enauteneko Guillaume Tambourin eta Chloe Haristoyren semea joan den urriaren 15ean sortu da. Hirugarren haurra dute. Bi nesken ondotik, muttiko bat. Goresmenak buraso gazteeri.


Ezkontza

Erroak Baigorrin dituen Nicolas Peyo Hillau, Charlotte Marie Darricaurekin ezkondu da gure Herriko Etxean, aitzineko ibiakoitzean. Goresmenak bikote gazteari. Angelun bizi dira.


Pilota: munduko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Zabalik elkartearen biltzar nagusia - Euskaraldiaren abiatzea - Denetarik

Zabalik elkartearen biltzar nagusia: abenduaren 2an

Amikuzen euskararen inguruan lan egiten duen elkarte hunek, gure eskualdean ospe handia hartzen ari du. Urtean zehar hitzordu anitz proposatzen ditu, euskal munduan harremanak azkartzeko eta euskararen erabilera garatzeko. Azaroaren 18tik goiti iraganen den Euskaraldia kanpaina, Zabalik elkarteak antolatzen du, Amikuze eskualdeko lekuko elkarteekin (ikastola, gau eskola, gaztetxea, merkatarien elkartea...).

Bere...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Aiziritzeko kantaldia

Aiziritzeko bestak kari, hogeigarren aldikoz, kantaldia antolatua da, igande huntan, azaroaren 13an (15:30), herriko gelan. Hor agertuko dira Pilpil taldea, Gabadiko Bordagarai Bernadette eta Jojorekin. Bestalde, lau emaztek osatzen duten Lauburu taldea hor izanen da Mikel Erramuzpe musikariarekin.

Magali Zubillaga ere jinen da, Alain Petoteguy musikariarekin. Bukatzeko, Mattin Lerissa, Mixel Ducau musikaria lagun.

Gomita zabaldua da igande arratsalde xoragarri baten iragaitera....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a

Mendixka lasterketa - Arberua: Euskaraldia

Mendixka lasterketa

Azaroaren 20an iraganen da aurtengo mendixka lasterketa. 16km eta 600mD+ko trail hori 16 urtetik goiti idekia da eta izenak www.pb-organisation.com webgunean edo tokian berean emaiten ahal dira. Abiatze tenorea 10etan finkatua da. Helduen abiatzea ondotik, haurrentzat 3kmko lasterketa proposatua da. Ondotik dutxak segurtatuak dira, parte hartzaile eta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016