Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolaturik, Jokin Irungarayren Dama ikuskizuna ikusgai izanen da. Mundarrain mendian gertatu omen den leienda baten istorioa, ikuskizun kondatua, musikatua eta dantzatua. Itsasuarrak, 12 musikari eta 6 dantzari ospetsu bildu ditu, ikuspuntu desberdin batetik abiatuz, euskal musikaren eta dantza aniztasunaren gozatzeko parada. Ikusgarria bi egunez emana izanen da, azaroaren 19an larunbatez (20:00) eta biharamunean igandez (17:00), Harri Xuri gelan. Prezioa:...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
"Black is Beltza II: Ainhoa" filma
Atalante zinegelan, azaroaren 4an gaualdi berezia proposatua da. Lehen partean Bokale Brass Band taldeak kontzertua eskainiko du (19:00) eta ondotik (20:30) "Black is Beltza II: Ainhoa" Fermin Muguruzak egin filma ikusten ahalko da.
Lehen produkziotik hogei urte pasatu eta, filmak Ainhoa À¢'€'‹À¢'€'‹deitzen den heroiaren ibilbidearen bidez, Gerra Hotzaren bururatzea eta Espainiako poliziaren errepresioa musika eta...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Xiberoko Espekülazioaren Kontrako kolektiboak gaüaldia antolatzen düazaroaren 4an (20:00), Urdiñarbeko Chistera jatetxean,Herriko Etxe zonbaitek etxebizitzaren arrenkürari bürü egiteko eramaiten düen lanaren aurkezteko (Ligi-Atherei, Aloze-Ziboze-Onizegaine, Atharratze-Sorolüze, Lakarri-Arhan-Sarrikotagaine, Gotaine-Irabarne eta Ezpeize-Àƒ'œndüreine).
Mera bakotxak bere lanak aurkeztü ondotik, püblikoak galtoak egiteko parada ükenen dü.
Kolektiboan üdüriko...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Azaroaren 10ean, ostegunez (20:30), Axut eta Artedramak elkarrekin osatu Hondamendia azken obraren ikusteko parada emana da. 2020an Zaldibarreko hondakinean gertatu istripu larri batetik inspiratua, Ximun Fuchs-ek zuzendua, Harkaitz Canok idatzia. Zortzi antzerkilari, dantzari eta musikari uztartzen dituen ikuskizunean, gorputzen intimitateraino hunkitzen gaituen hondamendi baten ondorioak aztertuak dira, irudiz beteriko munduak familia-transmisioa zalantzan jartzen duen garai...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Astekari huntan jadanik aipatua izan da Jakes Sallaberremborde eta Frédéric Arburua amikuztarrek eta Maialen Berterretche baigorriarrak Manaslu, Nepalen kokatu mendian egin espedizioa. Bixoko agentziak dokumentala egin ondoan, azaroaren 5ean Aiglon zinema gelan (20:30), ikusgai izanen da.
...Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Ipuin kontaketa, azaroaren 8an
Omiasainduko oporren ondotik, eskoletako ikasleak Larreko kulturgunera gomitatuak dira, asteartearekin (9:30-10:30 eta 14:00-15:30), iraupena 40/50 minutu. Marripuinak Jokin Mitxelena ilustratzailea eta Pello Anorga kontalari-idazlearen arteko agerkaria da. Ipuinen kontatzea ilustrazioekin betan sinkronizatua da, hunek sortzen du hitza eta marraren uztartze liluragarriak. Haurren okupatzeko parada ederra, urririk, Mediatekak antolaturik....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016