Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Aiziritzeko bestak hurbiltzen ari zauzkigu. Usaian bezala, kantaldi bat antolatua da herriko gelan. Ohidura bilakatua da kantaldi hori, aurten hogeigarren urtea ospatzen baitu. Azaroaren 13an, igandez (15:30), iraganen da. Huna nortzuk entzuten ahalko diren.
Pilpil taldea, 1970 urtetan Gabadiko Bordagarai familiak sortua, Bernadette eta Jojo jinen dira. Gainera hor aurkituko dira Battitt Castillon, Txomin Etxevers, Dominika Barreix eta Isa Jaury musikariak.
Lauburu, lau emaztek...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Euskaraldia kanpaina: azaroaren 18tik abenduaren 2ra
Euskaraldia kanpaina bi urtetarik Euskal Herri guzian egiten da. Aurten azaroaren 18tik, abenduaren 2a arte iraganen da. Helburua da euskara dakitenek euskaraz mintzatzea egun guzietako harremanetan eta euskara ulertzen dutenek prest jartzea euskara entzuteko. Amikuzen, kanpaina hori Zabalik elkartearen inguruan antolatua da. Parte hartzeko izena eman behar da Euskaraldia sarean sartuz. Zehazki, batzuk "Ahobizi"-ren...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Joan den igandean, Jeanine Etchegaray, Baillekoak, bere 100 urteak ospatu ditu. Oraino arrunt pixkor, igandeko mezan parte harturik, eguna sortetxean familia eta ahaidantzaz inguraturik iragan du. Balio du oroitaraztea azken 30 urteetan, Jeanine dugula, sortzez aldudarrak direnetan, 10. pertsona 100 urtetarat heldu dena. Goresmenak zuri Jeanine eta oraino luzaz etxe xokoa goxa ezazu, etaMendi Aldeeskolako lehen auzoa izanez, kanpoko tenoretan herriko haur ttipieri begia otoi atxik.Menturaz...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Kontseiluko biltzarra
Joan den ortzegunean iragan da Landagoieneko Luther king gelan. Azken aldian kontseiluan bi aldaketa izan ziren eta ortzegunekoan beste bi izan dira. Gehiengotik Julene Esclamadon andereak kontseiluko kargua utzi du eta Marie-Andrée Moulia, lehenago hautetsi izanak bere tokia hartu du. Oposizioan ''Uztaritze sentsu ona''-ko hautetsi zen Julie Strzalkowski andereak ere kargua utzi du eta ordezko Jeannot Lastiri izendatua izan da. Auzapezak bieri...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Azaroaren 5ean eta 6an, internazionalismoa, haurren heziketa, euskara, berdintasuna, osagarria eta garraio gaien inguruan solasaldiak iraganen dira.
Larunbata - Internazionalismoa (11:00): konfederalismo demokratikoaren aldeko kurduekin elkartasuna. Haurren heziketa (14:00): zein dira haurreri transmititu nahi diren funtsezko balio, jakitate eta gaitasunak? Euskara (16:00): euskaraz bizitzeko "Lehenik eta nagusiki euskaraz!" borroka.
Igandea -...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Heldu den larunbatean, azaroaren 5ean (17:00), Terres de Navarre elkarteak antolaturik, Herriko Etxean, Anne Marie Lagardek idatzi "Matriarcat basque" liburua da solasgai izanen.
Konferentzian euskal matriarkatua aztertuko da, emazteen menderakuntza gisa ulertuta ez baizik, baina bai sexuen arteko berdintasun gisa, espazio pribatuan zein publikoan oinordetzarako eta etxeen kudeaketarako (izena eta ondasunak barne).
Sexuen arteko berdintasun hori zein den zehaztuko da, bai eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016