Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Herriko gazteeri gomita - Manasluko ibilaldia

Herriko gazteeri gomita

Heldu den urteko herriko besten prestatzeko, Herriko Etxeak, urriaren 11n antolaketan arduratzen diren aktore guziak bildu ditu. Kultura, kirola, animazio elkarteak, baita peña eta ostalariak hor ziren.

Bakoitzak bere proposamenak egin eta, elkarrekin nola lan egin aipatu da.

Kari horretara, Donibane Garaziko gazteak lehen informazio bilkurara gomitatuak dira, azaroaren 5ean (10:00), Herriko Etxean. Biltzarrean herriko gazteen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Omiasaindu - Bazkari - Antzerki

Omiasaindu

Huna Omiasainduko elizkizunen toki eta tenoreak: astelehenean, urriaren 31n, meza Alduden (19:00), asteartean, azaroaren 1ean, meza Bankan (9:00) eta Baigorrin (10:30). Azaroaren 2an, Hilen eguna, meza Urepelen (9:00).

Bazkari

"Lehengo gazteak" elkarteak antolatzen duen bazkarira gain herri huntako hirugarren adinekoeri gomita zabaltzen du. Hitzordua azaroaren 5ean, ebiakoitz eguerditan, Alduden, Maika...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Itsas-Argia - Zonbait hilabeteren lana

Itsas-Argia

Itsas-argi frango bada itsas-bazter horietan. Eta beharrik funtsean! Laguntza handia eta baliosa hor gaindi dabiltzanentzat eta bereziki segur itsas-untzientzat. Ziburun, hauxe da kasu berezia, Itsas-Argia da ere herriko elkarte baten izena. Xede nagusi, jendearen argitzea gisa hartako gogoetaldiak sustatuz. Ikusiz zoin diren herritarren arrangurak, zer duten gehienik igurikatzen, edozoin sailetan berdin. Michel Péry zinegotzia eta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Colette Pince zendu da - Kantu xaharrak edo tradizionalak - Kantu bazkaria - Antzuola Aiherra parekatzea

Colette Pince anderea zendu da

Karrikaburuko etxekoandrea joan zauku. Ingurumenari, naturari eta ekologiari biziki atxikia, bere bizian militante gisa borroka asko ereman ditu. Oroigarriena hain segur Angeluko atsegin portuaren proiektuaren kontra eramandakoa. Enbata astekarian orduan agertu argazki baten bidez ikusten da Baionako suprefeturatik CRS delakoek Colette herrestan eremaiten. Herrian berean, Departamenduak Aiherra-Izturitzeko bidea guneka largatu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Marienian lur okupatzea

Joan den ostiralean hasirik igande arte iraun du, Marienieko lur okupatzeak. Hiru egunez mintzaldiak antolatuak eta bideoak ikusgai ziren eta larunbat goizean manifestazioa iragan da, nun 1.000ko bat pertsona hurbildu den, hauekin batean hamarnaka laborari beren traktoreekin.

Afera oroitarazteko, Bouygues enpresak lur horiek erosi ditu, hurbilduak zirenek mezu argia helarazi diote "Marienian ez duzu eraikiko! Ez ditugu gehiago multinazional erraldoi batek ongizatearen izenean burutzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Heriotze - Irulegiko sotoa - Esku-huska

Heriotze

Gure herria hunki duten hiru heriotze gertatu dira aitzineko egunetan:

Monique Olçomendy (sortzez Costera) pausatu da 97 urtetan. Herriko plaza nagusian bizi zen eta euskal bixkotxak saltzen zituen oraino berriki, bere saltegi ttipian.

Leispartzen bizi zen Joseph Lopez 64 urtetan zendu da, eritasunak eremanik.

Azkenik sortzez baigorriarra zen Patrice Bidart hil da 63 urtetan. Hau ere eritasunez. Beskoitzen bizi zen.

Gure doluminak,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016