Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

John WENTZ - Izturitze Rando

John WENTZ

Artista amerikarrak aitzinetik aipatu murru margo edo freska, urriaren 16an, igandez bururatu zuen.

Hor dugu orain euskal dantzariaren itxura koloretsua, errebotearen gibelaldea apaintzeaz gain, herrian sartzea airosten duena.

Obra bururatzera zoalarik, ostiral arratsez, artista eta herritarrak herriko "On egin" salan bildu ziren. Frédéric Camou auzapezak, John Wentz handizki laudatu eta eskertu zuen, bere obra ederrarentzat, opari ttipi bat...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Ipuin festibala

Festibalak azaroaren 2tik 12a arte iraunen du, Harrieta Baitan. Quebeceko gaualdia, ipuinen inprobisazioaren arratsaldea eta haurrentzat ipuinen arteari buruzko praktikak dira 9. edizio hunen hitzorduak. Ipuinen mundura murgiltzeko parada, bidaiatzeko eta irri egiteko denbora hartuz.

Aurten Quebeceko ipuingintzaren bi pertsonaia ezagun hor izanen dira: Renée Robitaille eta Arleen Thibault. Europan egiten ari diren itzulian, bi ipuin kontalariak Azkaine, Ziburu eta Donibane Lohizunen 3...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

"Harri Xuria eskutan"

Petit Théâtre de Pain eta Herriko Etxea partaidetzan, urriaren 29an eta 30ean Luhusoko kaolin lantegiari buruz 2 ekitaldi proposatuak dira.

1971ko uztailaren 31n, Luhusoko Kaolin lantegiak bere ateak hetsi zituen, mende bat eta erdiz hurbil, herri bihotzean zen aktibitatea geldiaraziz. 51 urte berantago, memoria hortaz zer gelditzen da? Asteburuan herriko historiaren zati horretan berriz sartzeko proposamena egina da, mintzaldi eta ibilaldi bati esker. Baita ere ondotik, antolatua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Euskal mezak ETB-en - Aitzina goaz - Kantaldi

Euskal mezak ETB-en

Lehen meza joan den asteburuan ederki iraganik, bigarrena eta Omiasaindukoa grabatuko dira (19:00), bat larunbat huntan (29a) eta bestea astelehenean (31). Jendea beti berdin gomitatua da parte hartzera.

Aitzina goaz

Titulu horrekin abian da EHBai alderdia bere lehen kongresuaren egitera, azaroaren 26an, Baionan. Politika alderdi hunek 15 urte betetzen ditu aurten eta Iparraldean ezin ukatuzko nortasuna hartzen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Urban-Trail - Nazioarteko koruen festibala - Gau beltza

Urban-Trail

Urriaren 31n iraganen den "Urban-Trail" lasterketaren kari, bizkarrekoa erostean euro bat Integrazio Batzordeari emana izanen da. Ondotik Jean Fontan gunean iraganen den bestan taloak ere elkartearen alde izanen dira.


Nazioarteko koruen festibala

Bi urtez geldirik egon ondoan, "Koruak" festibalaren 3. edizioa urriaren 29an, 30ean eta azaroaren 1ean iraganen da. "Ezin aseak" elkartea da gertakari hunen antolatzailea....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a

Suhiltzaileen gaualdia

Bentaberri gelan urriaren 29an (19:00) hitzordua emana da, kafe Ttipia eta Gamiako sukaldariek egin afaria dastatzen ahalko da (27€). Izena eman behar da deituz: 06-77-32-94-81 edo 06-29-84-49-55. Gaualdia Edantza taldeak animatuko du. Besta horretan egin etekinak Bankako "La Rosée" zentroarentzat izanen dira.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016