Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Ostiralean Bonnat museoa Larrekon
Denek ulertu dugu Bonnat-Helleu museoa ez dela tokiz aldatuko, hunen paretek Baionatik Senpereko bidea hartuz, haatik mintzaldi baten bitartez deskubritzeko parada eskainia zauku. Aurten Léon Bonnat (1833-1922) margolari ospetsu eta bildumagile handiaren hiltzearen 100. urtemuga ospatzen da. Margolari hunen ondarearen errezebitzeko, 1901ean Baionak eraiki eta ideki zuen museoa, gaur Frantziako museorik garrantzitsuenetako bat bilakatu...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Adin ederrera heldu da, 94. urtean zendu baita Graxiana Pagola, Zarzabaleko etxekoandere xaharrena.
Familiaren bihozminari juntatzen gira.
...Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Euskal Herri osoan bi urtetarik antolatua den ekitaldian, Zuraiden joan den aldian dinamika zerbait sortu zen. Aurten ere berritu nahi genuke, Larresoro eta Ezpeletako herriekin elkartuz. Ea ba lortuko dugun azaroaren 18tik abenduaren 2ra karrikak, plazak, saltokiak betetzen berriz ere euskaraz mintzatuz, sekulan baino errexago izan dadin!
Mugimendu hortan parte hartzera gomitatzen zaituztet webgune huntan zuen izena emanez:
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Oraindanik bakotxak bere agendan ezar ditzaken hitzorduak, geroxeago berriz aipatuko ditugunak.
Gaztaina jatea azaroaren 5ean, larunbat arratsez, Artetxea gelan.
Euskararen inguruko solasaldia, Eneko Bidegain mintzalari, eta Josu Martinezen "Anti" euskal filma, azaroaren 25ean, ostiral arratsez, Euskaraldiaren karietara, Arrume gelan
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
GEUZ egiturak adinekoei eskaintzen duen bazkaria azaroaren 5ean larunbatez iraganen da eguerditan Sanoki gelan.
65 urtetik goragoko Itsasuar guziak gomit dira, izen emaiteak Herriko Etxean edo Idekia elkartean urriaren 28ko.
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Duela 20 bat urte, orduko herriko hautetsiek antolatu zuten 60 urtez goiti zituzten emazte eta gizonen gomitatzea, mahai on baten inguruan elgarretaratzeko. Leheneko batek eman zuena, usaia xahar eta ona, hori urtez urte oroikoek ere segitzen dute. Aurten egun hori urriaren 16an iraganen da, eguerditan, parte hartzen zutela 50 lagunek (guti gora behera) zerbitzatua izan zaien bazkari onean. Ez dira gomitatu guziak hor kausitu, ezinezkoa baita bakoitzak dituen arrazoiekin, ahatik ihiztari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016